Networking - Getxo Enpresa

Networking

Doc2netw

Getxo Enpresako kideen artean talde lana eta sinergia profesionalak sortzea du helburu nagusitzat networking-eko saio honek.

Martxoaren 26an burutuko den networking-eko saioa honako helburuak izando ditu:

– Getxo Enpresako bazkideen artean harreman eta truke profesionalerako foro bat sortzea, HARREMAN SARE PROFESIONALAK ezartzeko.
Getxo Enpresa osatzen duten enpresa eta negozioak ezagutzera ematea, baita elkarteari egiten dioten ekarpena eta Getxoko enpresa sarea ere.
– Getxo Enpresako bazkideak indartzea eta laguntzea, erakundeko beste kide batzuk ezagutaraziz, baita enpresa gisa izandako bilakaera aurkeztu eta premia eta ezinegonak jasotzea ere.
– Getxo Enpresako bazkide guztien artean taldean lan egitea eta sinergia profesionalak sortzea.
– Horrenbestez, enpresa parte hartzaileen jarduera ekonomikoa sustatzen saiatzea.
– Aldi berean, balizko estrategia eta kezka komunak partekatzeko eta eztabaidatzeko espazio bat ahalbidetzea, enpresa bazkideek aurrera egin eta, ahal dela, hazkunde ekonomikoa izatera bideratutakoak.

Enpresa parte hartzaileak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu arloetako enpresa bazkideak izango dira ondorengo arloetan jakingura izango dutenak: sinergiak eta nabarmentasuna sortzeko interesa dutenak , eskaintzen dituzten zerbitzu edo produktuak aurkeztu nahi dutenak, dagokien merkatuko ezagutza berehala sortu nahi dutenak, balizko hornitzaile eta bezeroekin harremanetan jartzeko eta udalerrian sinergia profesionalak ezarri nahi dituztenak.
Dinamizatzaileak bertaratutakoak eta saioaren helburuak eta garapena aurkeztuko ditu, eta parte hartzaileen espektatibak ere jasoko ditu. Parte hartzaile bakoitzak denbora jakin bat izango du, bere burua eta negozioa gainerako parte hartzaileen aurrean aurkezteko. Gainera, parte hartzaileak , bertaratuei kontaktu txartelak emango diete. Saioa, parte hatzaileen artean sinergia profesionalak edo salmentak lortzeko elkarrizketak adostea du helburu.

Saioan parte hartu nahi izanez gero, martxoaren 23aren aurretik izena eman dezakezu honako formularioa betez.

Une honetan ez dago ekitaldirik

 

 

×
×