Elkartekideei sare sozialak kudeatzeko zerbitzua - Getxo Enpresa

Elkartekideei sare sozialak kudeatzeko zerbitzua

Zerbitzu  honen helburua da, zerbitzua jasotzeko interesa duten negozio elkartuak kudeatzea, eta ondorioz, laguntza ematea sare sozialak kudeatzearen bidez.

Zerbitzuaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Elkarteak teknikari aditu baten eskutik, hiru hilabetez,zerbitzua jasotzeko interesa duten negozio elkartuetako sare sozialen kudeaketa egingo dugu, osorik.
  • Negozio bakoitzaren sare sozialetako profilak kudeatuko dira.
  • Zerbitzua egikaritzeko faseak.
    • Parte hartzen duen negozio bakoitzarekin aldez aurreko bilera bat egingo dugu negozioa ezagutzeko, eta sare sozialen bidez zer hedatu nahi duten jakiteko (zer mezu mota, zein material duten eskura, etab.).
    • Ondoren, komunikazio plan bat diseinatuko dugu negozio bakoitzerako, argitalpenak zein egunetan egingo dituzten eta argitalpen horiek zein motatakoak eta zein eduki izango duten zehazteko. Negozioak berak oniritzia emango dio guk proposatzen diogun komunikazio plan horri.
    • Hurrengo fasean, negozio bakoitzak argitalpenetan erabil ditzakeen irudiak, testua, promozioak, etab. jasoko dira.
    • Negozio bakoitzak, astean, hiru-lau argitalpen egingo ditu, gehienez, eta egunero, parte hartzen duten negozioen sare sozialak kudeatuko ditugu, iruzkinei erantzuteko, like kopurua aztertzeko, estatistikak ikusteko, etab.
    • Hilabetero negozio parte-hartzaile bakoitzaren txosten bat sortuko dugu, argitalpenen datuekin.
    • Negozio bakoitzaren sare sozialak kudeatzen bukatu ondoren, amaierako bilera bat egingo dugu bakoitzarekin balorazioa egiteko eta jarraibideak emango dizkiegu sare sozialak bere kabuz kudeatzen jarrai dezaten.

Parte-hartzea:
• Gure elkartea osatzen duten merkataritza-negozioak, ostalaritza-negozioak eta zerbitzu-enpresak.

 

Inscripción - Servicio Redes Sociales Asociación / Izena Eman: Sare Sozialak kudeatzeko Zerbitzua

*Déjenos sus datos en el presente formulario y le contactaremos lo antes posible. Utz iezaguzu zure datuak imprimaki honetan lasterren harremanetan jartzeko.

 

PARTE-HARTZAILEAK

EnpresaHelbideaTelefonoaWeb orria
SOFTOUCH CLINICA MEDICA NOVIA SALCEDO, 3 · 48930Getxo 649260123
ANKARA DECORADORES URKIJO, 27, 48930, LAS ARENAS-AREETA, GETXO · 944802118
KENTYA DECORACIÓN URQUIJO, 10 Local Bajo - Izq. · 48930GETXO 944647242
BABOR CENTRO DE ESTETICA ALANGOBARRI, 3 · 48992Getxo 946 025 702
BASOAN MERKATU ORGANIKOA JUAN BAUTISTA ZABALA, 5 · 48.991Getxo 635844251
OKU LOUNGE ANDRÉS LARRAZABAL, 5 · 48930GETXO 944801635

 

×
×