L.O.P.D - Getxo Enpresa

L.O.P.D

Lege-ohar honek (aurrerantzean, “lege-oharra”) https://www.getxoenpresa.com Internet atariaren (aurrerantzean “webgunea”) erabilera arautzen du. Webgunea Getxo Enpresarena da (aurrerantzean “Getxo Enpresa”), egoitza soziala Getxoko Arene 22an duena, 48991, Getxo, Bizkaia, eta G48204655 IFK duena, elkarteen erregistroan inskribatua.

Legeria

Oro har, Getxo Enpresaren eta webgunean dauzkan zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak espainiar legeriaren eta jurisdikzioaren mende daude.

Alderdiek berariaz uko egiten diote egokitu ahal zaien foruari, eta berariaz Bizkaiko epaitegi eta auzitegien mende jartzen dira kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo betetzean sortu ahal den edozein auzi ebazteko.

Edukia eta erabilera

Erabiltzaileari jakinarazi zaio webgune honetan sartzeak ez dakarrela inondik ere Getxo Enpresarekin harreman komertzial bat hastea, eta erabiltzaileak hala onartzen du.

Webgunearen titularra ez da zertan bat etorri behar Getxo Enpresaren kolaboratzaileek webgunean adierazten dituzten iritziekin. Egokitzat jotzen duen aldaketa oro egiteko eskubidea izango du bere webgunean, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta webgunean eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta horiek guztiak zerbitzarietan ageri diren era edo kokapena ere.

Jabetza intelektual eta industriala

Webguneen edukiaren, haien diseinu grafikoaren eta kodeen edukiaren jabetza intelektualeko eskubideak Getxo Enpresaren titulartasuna dira; horrenbestez, beraiek erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo webguneen edukiekin egin daitezkeen bestelako jarduerak debekatuta egongo dira, ezta iturriak aipatuta ere, salbu eta Getxo Enpresak idatziz baimena ematen badu. Enpresaren webguneetan dauden izen komertzial, marka eta ikur guztiak, edozein motatakoak izanik ere, euren jabeen jabetza dira eta legez babestuta daude.

Estekak (linkak)

Getxo Enpresaren webguneetan esteken (linken) presentziak informazio-xedea baino ez du, eta inola ere ez beraiei buruzko iradokizunak, gonbidapenak edo gomendioak egitea.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

2016ko apirilaren 27ko DBAOan aurreikusitakoari dagokionez. hezarritakoaren ondorioetarako, Getxo Enpresak erabiltzaileari jakinarazi dio datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela, Getxo Enpresak beretzat sortua, bere ardurapean, erabiltzailearekiko harremana mantentzeko eta kudeatzeko helburuz, baita informazio lanak egiteko ere. Zuk berariaz baimena ematen duzu zure datuak fitxategi horretan sartzeko eta Getxo Enpresaren produktuen informazio komertzialak bidaltzeko.  Baldintza orokor hauek onartzeko unean, Getxo Enpresak bere zerbitzuak eman ahal izateko ezinbestekoak diren datuak eskatuko dizkio erabiltzaileari.

Fitxategien erregistroa eta formularioak

Erregistroko formularioa betetzea nahitaezkoa da webgunean eskaintzen diren zerbitzu jakin batzuk eskuratu eta erabiltzeko. Eskatutako datu pertsonalak eman ezean edo datu-babeserako politika hau onartu ezean, datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan ezin izango da izena eman, erregistratu edo parte hartu.

2016ko apirilaren 27ko DBAOan aurreikusitakoari dagokionez. ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zu erregistratzearen ondorioz eskuratzen ditugun datu pertsonalak Getxo Enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko direla (helbidea: Arene 22, 48991, Getxo, Bizkaia). Fitxategi horrek Datuen babeserako Lege Organikoa garatzen duen 1720/2007 Errege Dekretuan azaltzen diren segurtasun neurriak ditu ezarrita.

Emandako datuen zehaztasuna eta benetakotasuna

Erabiltzailea da sartutako datuen benetakotasunaren eta zuzentasunaren arduradun bakarra; Getxo Enpresa horren inguruko erantzukizun orotatik aske dago. Erabiltzaileek bermatu behar dituzte emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarra eta benetakotasuna, eta datuok behar bezala eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartzen dute; beraiek izango dira horren erantzule betiere. Erabiltzaileak erregistroko edo harpidetzako formularioan informazio oso eta zuzena eman beharra onartzen du. Getxo Enpresa ez da izango berak egin ez dituen eta beste iturri bat duten informazioen benetakotasunaren erantzule; beraz, ez du inolako erantzukizunik izango informazio hori erabiltzean sor litezkeen balizko kalteetan. Getxo Enpresak bere webguneetan dagoen informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea beretzat gordetzen du; informazio horren eskuraketa mugatu edo debekatu ere egin dezake. Getxo Enpresak emandako informazioaren akats, oker edo omisioen ondorioz erabiltzaileak jasaten dituen gaitz eta kalteetan ez du inolako erantzukizunik izango Getxo Enpresak, baldin eta informazioaren jatorria ez bada Getxo Enpresarena.

Cookieak

www.getxoenpresa.com webguneak ez du cookierik erabiltzen, informazio-fitxategi horiek erabiltzailearen terminalean daudelako, eta erabiltzaileak atarian zehar errazago nabigatzea ahalbidetzen dutelako. Halere, erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu ahal du, fitxategi horiek instalatzea galarazteko moduan.

Zure komunikazioak zuzentzeko eta datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, www.getxoenpresa.com helbidera jo dezakezu.

Xedeak

Getxo Enpresaren xedeak erabiltzailearekiko harremana mantentzea eta kudeatzea dira, baita informazio lanak egitea ere.

Adingabekoak

Gure zerbitzuetakoren batzuk adingabekoentzat baldin badira berariaz, Getxo Enpresak guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak jasotzerakoan edo, hala dagokionean, datuen tratamendu automatizatua egiterakoan.

Datuak hirugarrenei lagatzea

Getxo Enpresak ez die erabiltzaileen daturik lagako hirugarrenei.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubidea gauzatzea

Zure komunikazioak egiteko eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubidea gauzatzeko, posta arruntaren bidez jo ahalko duzu hona: Getxo Enpresa www.getxoenpresa.com/eu, erref. RGPD Arene, 22, 48991, Getxo, Bizkaia. Eskubide horiek betetzeko eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Jarraibidea betez, beharrezkoa da zuk zeure nortasuna frogatzea Getxo Enpresaren aurrean, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia bidaliz edo Zuzenbidean balioa duen beste edozein bitartekoren bidez. Hala eta guztiz ere, zure erregistroko datuen aldaketa edo zuzenketa webgunean bertan egin dezakezu, aldez aurretik erabiltzaile izena eta pasahitza adieraziz.

Segurtasun neurriak

Getxo Enpresak legeak eskatzen dituen datu pertsonalen babeserako segurtasun-mailak hartu ditu, eta eskuragarri dituen beste bitarteko eta neurri tekniko gehigarri batzuk jartzen saiatzen da, Getxo Enpresari ematen zaizkion datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe erabiltzea eta lapurtzea galarazteko. Getxo Enpresak ez du erantzukizunik izango sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan Getxo Enpresari ez dagozkion kausengatik sortzen diren interferentziak, omisioak, etenak, birus informatikoak, telefono-matxurak edo deskonexioak gertatzetik ondorioztatzen diren balizko gaitz eta kalteengatik; sistema elektroniko honen erabileran gertatzen diren berandutze edo blokeoengatik, telefono-lineetan jazotako akats edo gainkargengatik, edo Datuen Prozesamenduko Zentroan, Internet sisteman edo bestelako sistema elektronikoetan jazotako gainkargengatik, ezta Getxo Enpresaren kontroletik kanpo gerta litezkeen sartze ez-zilegien ondorioz hirugarrenek sor ditzaketen kalteengatik ere. Hala eta guztiz ere, erabiltzaileak ulertu behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.

Onarpena eta adostasuna

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen babesari buruzko baldintzen berri eman diotela, eta Getxo Enpresak datuok modu automatizatuan tratatzeko adostasuna eta baimena ematen dituela, Datu pertsonalen babeserako politika honetan azaldutako moduan eta xedeetarako. Atarian ematen diren zerbitzuetako batzuek baldintza bereziak izan ditzakete, datu pertsonalen babesaren alorreko aurreikuspen bereziekin.

 

 

 

×
×