Aurkezpena - Getxo Enpresa

Aurkezpena

AlgortaGetxoko Enpresa talde bat elkartzetik sortu zen Getxo Enpresa 1984. urtean, bai euretako bakoitzaren onerako, bai guztien onerako ere izan zitezkeen ekintzak hastea erabaki zutenean. Merkataritza alorreko enpresez gain, Elkartearen barruan daude ostalaritza eta zerbitzuetako sektoreko enpresak ere, Getxon jarduera ekonomikoak garatu ahal izateko erreferentzia bihurtuz.

Getxo Enpresak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako 400 enpresa inguru elkartzen ditu bere baitan, eta bazkide dituen enpresak etengabe hobetu daitezen eta udalerriko ekonomia garatu dadin lortzeko egiten du lan.

Eginkizuna

Getxo Enpresaren eginkizuna bere bazkideei eta Getxoko garapen ekonomikoari balioa ematea da, pertsonalizatutako konponbideak, berritzaileak eta eraginkorrak eskainiz. Bertako bazkideen ikasketa, garapena, ezagutza eta ongizatea bideratuko duen antolaketa adimentsua bitarteko hartuta, lehiakortasuna aldatzea eta hobetzea bideratuz

Ikuspegia

Getxo Enpresak erreferentzia izaten jarraitu nahi du udalerriaren eta bere inguruaren ekonomia, gizarte eta kultura arloetako bizitzan, bere bazkideen egungo negozio ereduak eraldatzeari laguntza emanez, euren ahalmen eta errentagarritasun guztia gara dezaten.

Baloreak

Sinesgarritasuna

Akasgabeak izatea euren interes taldeen (erakundeak, hornitzaileak, bazkideak, kolaboratzaileak, itunak, etab.) aurrean hartutako konpromisoak betetzerakoan, zintzotasun eta gardentasunez.

Erantzukizun soziala

Ekonomia, gizarte, kultura eta ingurumenarekiko konpromisoa.

Berrikuntza (berritasuna, aldatzea, perfekzionatzea, hobetzea eta sortzea)

Baliabide, ideia eta metodologia berriak erabiltzeko gai izatea, Elkartearen eginkizuna bete eta bere ikuspegia erdietsi ahal izateko. Adimen irekia eskatzen du, eta baita ikuspegia irekitzea ere, gertaerei aurrea hartzeko gai izanez.

Eraginkortasuna

Egin beharrekoak ondo egitea, eta une egokian, emaitzarik bikainenak lortzen saiatzeko bidean.

Independentzia profesionala

Proiektu bat gauzatzerakoan, interes taldeen ideologiak edo interesek baldintzatu gabe aritzea, eta “askatasunetik” eratorritako portaerak eta sentimenduak bideratzea, etengabe hobetzea, sortzeko autonomia eta berezko koherentzia aurkezteko.

Ongizatea

Elkartea osatuko duten lagunentzako bizitzeko gunea eratzea, bertan pertsonen enpresako behar profesionalak gehienak ase daitezen, norbere ardurak eta ardura korporatiboak batera lerrokatzearen bitartez.

Bezero/Bazkideari zuzentzea

Gure bezeroak ezagutzea eta haiekin enpatia izatea. Haien beharretara egokituko diren zerbitzuak eta jarduerak eskaintzea. Zerbitzuak pertsonalizatzea eta gure bazkideek espero dutena gainditzea. Behar espezifikoak konpontzeko garatutako konponbideak.

Etengabe hobetzeko jarrera

Apaltasuna eta etengabe ikastearen aldeko jarrera izatea beti. Adimen irekiarekin entzutea interes talde guztien proposamenak. Jakintza hobetzeko beharren kontzientzia izatea.

Pro-aktibotasuna

Beharrak detektatzen jakitea, bazkideei aurrea hartuta. Ekimena izatea, eskaera eragitea eta asetzea, ingurua ezagutzea.

Jarduera ildoak

  • Udalerriko enpresa jarduera sustatu eta bultzatzea, oro har, eta bazkide ditugun enpresena bereziki, bezeroa fidelizatuko duten kanalak diseinatuz eta elkartegintza bultzatuz.
  • Jarduera ekonomikoko erdigune gisa Getxoren irudia proiektatu eta kokatzea, Elkarteko bazkide ditugun enpresen kalitatea nabarmenduz.
  • Getxoko herritarrak eta bertako agintariak sentsibilizatzea enpresa sare sendoa izatearen garrantziaz, udalerrian aberastasuna eta enplegua sortzea eragiten duelako eta bertan bizi diren biztanleen bizi kalitatea hobetzen.
×
×