Presidentetzaren ongietorria - Getxo Enpresa

Presidentetzaren ongietorria

Javier Galán

Getxo Enpresak ongietorria eman nahi dizu Interneteko gune honetan. Gaur egun, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilerak negozioak egiteko modu berri bat ekarri du berekin, eta enpresek bezeroekin, hornitzaileekin, erakundeekin eta eurek elkarrekin dauzkaten harremanak hobetzen laguntzen du. Gainera, kontuan hartu behar da informazioaren gizartearen eraginez gure mundua gizarte globalizatu bihurtzen ari dela. Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen alorrak gero eta bateratuagoa den lehiatik bereizteko eginkizun zaila dauka aurrez aurre. Eta horretarako, eragilerik eraginkorrena kalitatea da, Getxoren bereizgarria den kalitate horixe bera, hain zuzen.

Getxo Enpresan gure bazkideekin egiten dugu lan, bikaintasunaren bila, eta horregatik ahalegindu gara web atari praktikoa eta eraginkorra eskaintzeko, aseko dituena gure Elkartean integratuta dauden enpresen beharrak, batetik, eta Erakundearen beraren beharrak, bestetik.

Bazkideek Elkartearekin eta beste bazkide batzuekin komunikatzeko tresna erabilgarria aurkituko dute, munduan beraien burua erakusteko eta Interneteko merkatuan barneratzeko bitarteko izango duten gunea, nola produktuak, hala zerbitzuak merkaturatuz. Horrela, merkataritza gune birtual bateko atal bihurtuko gara, bezeroari eta erosleari merkataritza eta zerbitzuetako eskaintza zabala eta askotarikoa eskaintzen diona.

Bazkidetu gabeko enpresek modu eroso eta eraginkorrean ezagutu ahal izango dute Elkartean egiten dugun lana. Elkarte honetan dagoeneko ia 30 urte daramatzagu Getxoko enpresa egituraren aldeko lanean.

Helburu horiek lortu ditugula sinetsita, espero dugu gure enpresentzako komunikatzeko eta negozioak egiteko lanabes izango dugun honek beteko dituela haiek dituzten itxaropenak.

Eskerrik asko zure bisitagatik

Firma Javier Galán
Javier Galán
Lehendakaria

×
×