#GetxoEnpresaFreeWifi Sarea & APP “GERTU”
#GetxoEnpresaFreeWifi sareari negozio txikietarako erabilera interesgarri bat erantsi diogula; hari esker, negozio horiei promozioak eta deskontuak eskaini ahal zaizkie, eta salmenta puntu fisikoetan bakarrik baliatu daitezke.
GERTU da aplikazio mugikorraren izena eta, haren bidez, kontsumitzaileek beren gailu mugikorren bidez tokiko negozioen eskaintzak, promozioak eta informazioa ezagutu eta eskuratu ahal izango dituzte. Digitalaren (Gertu aplikazioa) eta fisikoaren (establezimenduak) arteko nahasketa egokia da.
Hobekuntza handia dakarren beste berrikuntza garrantzitsu bat da honako hau: elkartearen bidez egiten dugun proiektu honek Bilbao Dendak elkartearekin bat egiten du; izan ere, gizarte digitalean, gehiago bagara eta batuta bagaude, erdietsi nahi ditugun helburuak hobeto lortzen ditugu.
#GetxoEnpresaFreeWifi sareak+ GERTU aplikazioak establezimenduei eskaintzen dizkieten abantailak:
- Wifi sarean sartzen dugu GERTU, negozioetarako bezeroen fluxua sortzeko eta negozio txikietan digitalizazioa errazteko.
- “Gertukoa” esan nahi du GERTUk; beraz, tokikoa den guztiaren alde egiten du, tokiko negozioen kontsumoaren alde, haiek baitira gertukoenak.
- Wifi sarearen eta GERTUren barnean dagoen negozioak lau kanpaina mota abian jarri ahalko ditu: Beherapenak, Bezero Berria, Fidelizazioa eta beste zenbait Sustapen eta Deskontu. Negozio bakoitzak kanpaina bat edo gehiago abiaraz dezake. Eta eskaintzak edo sustapenak dendan edo establezimenduan bakarrik baliozkotu ahalko dira. Automatizatutako edukiak dira eta, beraz, negozioak soilik zer sustapen/eskaintza abiarazi nahi duen aipatu behar du, eta gu arduratuko gara edukia kudeatzeaz.
- Sustapenak bezeroaren telefono mugikorretik baliozkotzen dira eta, hortaz, baliozkotze prozesua oso erraza da, negozioari ez dio zailtasunik eragiten.
- Ekimenean parte hartzen duen negozio bakoitza gure udalerriko mapa batean jasoko da, eta berariazko fitxa bat izango du; fitxa horretan, bere argazkia, kokalekuko eta harremanetarako datuak eta jardueraren deskribapena agertuko dira.
- Parte hartzen duten negozioek establezimenduan jartzeko bereizgarri bat izango dute (biniloa), kanpotik ikusi ahal dadin
-
-
Aplikazioa deskargatzeko: : https://play.google.com/store/apps/details?id=com.fonlabs.on2promo.android
#GetxoEnpresaFreeWiFi sarea osatzen duten