Lantegi - Gosaria - Getxo Enpresa

Lantegi – Gosaria

Lantegi – Gosaria ‘ Erosketa-esperientzia edo zure bezeroen kontsumoa hobetzen du’

Enpresa espezializatu eta psikologiako 20 esperientzia urte baino gehiagorekina batekimagen 2 dinamizatuko du lantegia eta helburua honakoa da: parte hartzen duten enpresen jarduera ekonomikoa areagotzea, merkataritza-prozesu egokiaren bidez. Horrez gain:

  • Bezeroak kudeatzeko ezagutza profesionalak eskuratzea, hobetu beharreko esparruak garatzea eta ahultasunak indartzea.
  • Titularraren eta/edo langileen eginkizunak bereiztea, egoki denean, eta denak integratzea, bezeroaren erosteko esperientzia positiboa izan dadin.
  • Lantegian parte hartzen duten beste enpresekin batera lan egitea eta denen artean sinergiak sortzea.

 

Hurrengo metodologia erabiliko da:

  • Aholkularitza saioak egingo dira, 2 taldeka eta banaka.
  • Ez da prestakuntza teorikoa emango, aitzitik, praktika landu nahi da eta lantegian parte hartzen duten enpresen titular eta/edo langile bakoitzarentzat mekanismoak eta baliabideak sortu nahi dira gehiago eta hobeto saldu
  • Partaide bakoitzak honakoak landuko ditu: emozioei eta harremanei lotutako erantzukizunak, testuinguru profesionala, irudia, keinuen eta jarreren adierazpena, ahozko komunikazioa, estilismoa, kokatzea eta bereizketa, e.a. Bestalde, beste partaide batzuekin esperientzia profesionalak trukatuko dituzte itunak eta osagarritasunak bilatzeko asmoz.

Coaching lantegiko taldeko saio bakoitza ordu bat eta erdi izango da; Getxo Enpresaren egoitzan egingo dira (Arene, 22. 48991-Getxo). Banako saioak, aldiz, parte hartzen duten enpresen establezimenduetan edo bulegoetan egingo dira.

EnpresaHelbideaTelefonoaWeb orria
BLONDA SANTA ANA, 1, 48930, LAS ARENAS-AREETA, GETXO · 944649106
LA PELU AMAIA LAUZIRIKA ZUGATZARTE, 8, 48930, LAS ARENAS-areeta, GETXO · 944646417
PASTELERIA GALDARETXE ANGEL 4, 48993, Algorta, GETXO · 944662821
MARCEL ARRANZ PELUQUERIA LAS MERCEDES, 28, · 48930Getxo 944641941

 

×
×