Jatetxeen argiztapena: onura handiagoa ateratzeko aholkuak - Getxo Enpresa

Jatetxeen argiztapena: onura handiagoa ateratzeko aholkuak

Gaur egun, janariaz eta arretaz gain, jatetxeetan garrantzia ematen zaio argiztapenari. Izan ere, argien giroak eragina du bezeroen erosotasunean. Jatetxe batek argiztapena moldatzeko duen gaitasuna kontuan hartu beharreko tresna garrantzitsua da.

Argiak kontsumitzaileak erakartzen dituzten faktoreetako bat dira eta bezeroak eroso egotea eta giro atsegina sortzea ahalbidetu dezakete. Hortaz, funtsezkoa da jatetxeetako gune bakoitza behar bezala argitzea, bezeroak bereganatu nahi badira. Argi beroek erosotasun kutsua dute, Horregatik, gomendagarria da mahaien inguruan argi beroak jartzea: bezeroek hitz egin eta jatetxean denbora luzeagoa eman dezaten laguntzen baitu.

Bezeroak mahietara joateko bideak argi argiago eta neutroago izatea gomendatzen da. Jatetxean tabernarik badago, zuzeneko eta puntako argiak erabil daitezke. Hau da, eskegitako lanparak gomendatzen dira, zerbitzariek ondo ikus dezaten edariak prestatzen dituzten bitartean. Terraza edo lorategia izatekotan, komeni da espazio osoa hartzen duten argi beroak erabiltzea edo mahai bakoitzean argi mugikorrak jartzea, bazkalorduan jankideek ondo ikusi ahal izateko.

Jatetxeetako argien ahalik eta onurarik handiena ateratzeko, garrantzitsuena bezeroak kontuan hartzea da. Ezer baino lehen zehaztu behar da jatetxeak familientzat edo bikoteentzat diren. Horren arabera, argiztapen mota, argi tonua eta lanparen diseinua modu egokiagoan hauta daiteke.

Jatetxe bateko argiei dagokienez kontuan hartu beharreko beste faktore garrantzitsu bat da jatetxea egunean edo gauean zehar irekita dagoen. Egunean zehar, argiztapena naturala, zuria eta bizigarria izan dadin saiatu behar da. Gainera, eguzkiaren argi naturala ere balia daiteke. Gauean, ordea, argiak leunak eta beroak izan daitezen gomendatzen da, giro atsegina lortzea ahalbidetzen baitute.

 

Argi mota bakoitzak bere ezaugarri eta helburuak ditu, eta horrek askotariko eragina izan dezake bezeroek jatetxeetan duten jarreran eta horien inguruan duten iritzietan. Jatetxeen giroa inguruan dauden argiek sortzen dute. Argi leunek eta beroek, giro atsegina eta pribatua sortzen dute. Aldiz, familientzako jatetxeetan, argi zuri biziak ezin hobeak dira gurasoek haurrak uneoro ikus ditzaten eta, gainera, giro biziagoa eta alaiagoa sortzen dute.

Bezeroei giroarekin bat datorren argiztapena eskaintzen bazaie, gainerako guztiaren inguruan iritzi hobea izan dezaten lor daiteke, zerbitzarien arreta eta janaria barne.

 

×
×