GETXOKO MERKATARITZAREN I. SARIAK

GETXOKO MERKATARITZAREN I. SARIAK

2022ko urriaren 27tik 2022ko abenduaren 31ra

Getxoko saltokiak aintzatesteko sarien I edizioak helburu nagusi bat du: tokiko saltoriak babestea eta ikustaraztea  baita garrantzia ematea ere, kontuan hartuta tokiko bizitzaren eta ekonomiaren funtsezko elementu gakoak direla. Gainera, profesionalki eta sozialki prestigioa ematen diote, banaka zein taldean, merkataritza sektoreari, eta, horrela, eguneroko lana suspertzen dute eta haien ahalegina eta lan ona ikustarazten dute.

Getxon diharduten saltokiek irabazi ahal izango dituzte sariak, kontuan hartuta hurrengo parte hartzeko oinarriak.

Lehenengo edizio honetan, Getxoko saltokien 40 hautagaitza jaso dira, eta proiektuaren I. edizio honetarako zehaztu diren 6 kategorietako batean aitortu dira:

  • Tradizioa eta antzinatasuna: 25 urtetik gorago merkataritza ibilbidea duten saltokiei zuzenduta, garai berriei egokitu direnak, funtsa mantendu dutenak eta beren erroei uko egin ez dietenak. Bizitza luzera eta urteetan zehar garai berrietara egokitzeko ahalmena baloratuko dira, bai eta belaunaldi aldaketa ere.
  • Duela gutxi ireki izana: Azken hiru urteetan hasi diren saltokiei zuzenduta, besteak beste izan duten eragina, originaltasuna, ekimena eta ahalegina nabaria izateagatik azpimarratu behar direnak.
  • Jasangarritasuna: Ingurumenarekiko eta gizartearekiko kontsumo arduratsua eta errespetuzkoa sustatzen duen negozio eredua duten saltokiei zuzenduta, bai 0 km-ko produktuak saltzeagatik baita ekonomia zirkularretik edo hondakinak behar bezala kudeatzeari edo energia eta ura aurrezteari buruzko ekimenak gauzatzeagatik, besteak beste.
  • Teknologia berriak ezartzea: Kudeaketa eta/edo salmenta prozesuetan teknologia berriak txertatu dituzten saltokiei zuzenduta, hala nola sare sozialak erabiltzen dituztenak, webgune egoki bat dutenak, etab.
  • Euskara sustatzea: Euskara erabiltzen duten saltokiei zuzenduta, saltokian bertan (kartel elebidunak, euskaraz, etab.) zein bezeroekin komunikatzeko (sare sozialetan, bezeroekin hitz egiteko, etab.).
  • Getxokoa/Euskal Herrikoa izatea: Tradizioagatik Euskal Herrian, soilik, egindako produktuak saltzen dituzten saltokiei zuzenduta, edo produktuak eskuz egiten dituztenak edo Euskal Herriko historia eta tradizioa hedatzea laguntzen dutenak.

Egin klik hemen eta zure hautagaitza aurkeztu duten 40 saltokiak ikusi ahal izango dituzu, 6 sari-kategorietan sailkatuta.

Jasotako saltokien hautagaitzak epaimahai profesionalak ebaluatu ditu dagoeneko. Hauek dira epaimahaikideak:

  • Rafael Gardeazabal, Bilbao Dendak-en presidente
  • Juan Carlos Ercoreca, Bilbao Dendak-en presidente ohia eta Getxo Enpresa-ren Zuzendaritzako kide ohia
  • Martin Txintxurreta, Getxoko Udaleko Euskara Saileko teknikaria
  • Santos Chacartegui, Itxartu Taldea tokiko erakundearen Zuzendaritzako kudea
  • Ainara Cortazar, Zabalketa elakrteko Komunikazio arloko arduraduna
  • Sonia Garcia, Zerbikain Laguntza Zerbitzuen administratzailea eta Getxo Enpresa-ren Zuzendaritzako kidea

Izendatuen artean bere favortio merkataritza bozkatzeko epea zabalik abenduaren 11ra arte. Azken erabakia, sei kategorietako irabazle bana hautatzeko, banatu egingo da: % 50 epaimahaia eta beste % 50a publikoa. Berdinketarik badago, epaimahaiaren botoak indar handiagoa izango du publikoarenak baino. Sei kategorietako bakoitzean puntu gehien lortzen dituen saltokiak irabaziko du, eta abenduko hirugarren astean sare banaketa egingo da irabazleak jakinarazteko.

EMAN BOTOA KATEGORIA BAKOITZEKO ZURE SALTOKI IZENDUN GOGOKOENARI

Izendatuta dauden saltokiek, aitortuak izan diren kategoria egiaztatzen duen diploma jasoko dute. Sari-hautagaitza bakoitza irabazten duten saltokiek, diploma egiaztatzaileaz gain, Getxoko 2022ko Saltokien Sarien garaikur edo eskultura identifikatzaile bat jasoko dute.

Komunikazio kanpaina bat egingo dugu, offline eta online, proiektuan parte hartzen duten saltokiak eta ekimena ezagutzera emateko, herritarren zein bisitarien artean.

 

 

×
×