GETXOKO ERAKUSLEIHOEN 36. LEHIAKETA, 2026
2026eko azaroaren 13etik abenduaren 31ra
Getxoko Erakusleihoen Lehiaketaren 36. edizioa izango da aurten, argi dago udalerrian oihartzuna izan duela. Ekimen horren bidez, kaleak giroz betetzen dira eta bertako negozio txikien lana aintzatesten da, kanpoko irudi fisikoa zein birtuala zaintzeaz arduratzen baitira.
50 langile baino gutxiago dituzten MERKATARITZEK, OSTALARITZEK eta ZERBITZU ENPRESEK parte hartu dezakete. Negozio bat frankiziaduna edo kate handi edo banaketa kate batekoa bada, parte hartu ahal izango du, baldin eta lehiaketara aurkezten den erakusleiho fisiko eta/edo birtualaren proposamena negozioak berak aurkeztu badu.
Parte hartzeko molalitateak hauek dira:
- Erakusleiho FISIKOA (tradizionala), proposamena saltokiaren kanpoan ikusgarri egon beharko dute, produktuak erakusteko espaziorik ez badago ere. Aukeran, ‘Erakusleihorik jasangarriena’ sari berezia eskura dezakete erakusleiho jasangarriek eta ingurumena errespetatzen dutenek, bezeroekin ondo komunikatzen direnek.
ETA/EDO
- Erakusleiho BIRTUALA, negozioaren webgunea eta/edo sare sozialetako profila (nahi beste profil). Kategoria horretan parte hartzen duten proposamen guztiek “Erakusleiho birtuala” sari berezia irabazteko aukera izango dute. Abenduaren 10etatik 15tera, EPAIMAHAI PROFESIONAL batek aurkeztutako proposamenak ebaluatu eta puntuazioak emango ditu, lehiaketan PARTE-HARTZEKO OINARRIAKj asotzen diren alderdien arabera, eta epaimahai profesionalak emandako balorazioaren arabera, Getxoko 36. Erakusleiho Lehiaketako 40 sari baino gehiago banatuko dira.
Sariak hauek izango dira: koadroak, Gabonetako otzarak, egonaldiak hoteletan, sarrerak operarako, kirol esperientziak, gastronomikoak eta upeltegietan, irteerak eta edertasun eta spa zerbitzuak eta publizitatea komunikabideetan.
Lehiaketan izena ematen duten erakusleihoen irudiak jasotzen dituen mapa interaktibo bat egiten da. Bertan, erakusleiho fisikoak eta ibilbideak adierazita daude, nahi duenak bisita ditzan. Komunikazio kanpaina baten bidez, erakusleiho parte-hartzaileak, irabazleak eta lehiaketa ezagutarazten dira.
Aurten Erakusleiho Fisiko Gogokoenaren bozketa herrikoia egingo da GERTUapp aplikazioaren bidez.
BOTOA emateko, besterik gabe, GERTUapp mugikorrean deskargatu, izena eman eta «NIRE ERAKUSLEIHOAREN ALDEKO BOTOA EMAN» sustapen-kanpaina erabili. Kanpaina saltoki parte‑hartzaile guztietan gaituta dago.Erakusleiho parte-hartzaile guztien aldeko botoa eman daiteke, baina boto bana bakarrik eta fisikoki negozioetan izan behar da.
Boto-emaile guztien artean sari batzuk zozkatuko dira, bata gazteei zuzendutako kategoria espezifikorako (18 eta 35 urte bitartekoak) eta bestea, gainerako boto-emaileen artean.
Erakusleiho fisikoen kategorian:
- Lehiaketara aurkezten den erakusleihoan proiektuaren kartela erakutsi, eta kanpotik ikusi ahal izatea. Gainera, gomendatzen da mezu bat bidaltzea (info@getxoenpresa.com) erakusleihoaren argazki batekin, horizontalean eta .jpg edo .png formatuan, eta kalitate onarekin, abenduaren 7a baino lehen.
Erakusleiho birtualen kategorian:
- Sare sozialak eguneratuta izan 2025ko azaroaren 15etik.
Sarituak ezagutzera emateko sari banaketa ekitaldi publiko bat egingo da, Gabon inguruko egunen batean.
ESKERRAK:
PARTNER: Getxoko Udala ( Ekonomia Sustapena, GetxoLan)
BABESLEAK: El Correo, Fangaloka, Hostería de Torazo
LAGUNTZAILEAK: Café Fortaleza, Conservas Ortiz, Euskolabel, Lacturae, Le Bigott, Mara`s Peluquería, Marmitako Sailing, Aixerrota Restaurante y Natura Resorts.
Inskripzioa:

Whatsapp