ZURE BEZEROA FIDALIZATU - Getxo Enpresa

ZURE BEZEROA FIDALIZATU

Bigarren aldiz erosten duen kontsumitzaileak berri batek baino hiru aldiz gehiago gastatzen du. Horrenbestez, bezeroak fidelizatzeko lau aholku emango dizkizugu jarraian.

  1. Inbertsioa

Bezeroak fidelizatzeko, kontuan izan behar da fidelizazioarekin, marketineko beste kanpaina batzuetan gertatzen den bezala, ezinbestekoa dela inbertsioa egitea, beste kasu batzuetan baino kostu txikiagoa badu ere; izan ere, hainbat alderdirekin konpentsatu ahalko da, besteak beste: salmentak igotzea, markaren irudia hobetzea, datuak jasotzea eta bezeroen gogobetetasuna handitzea.

  1. Bezeroak hasieratik aztertzea

Lehenik eta behin, kanpaina bat hasi aurretik bezeroak aztertu behar ditugu, beren erosketen analisia eginez, eta erosi ohi duten bezeroak noizean behin erosten dutenetik bereizi behar dira, ohiko bezeroa sendotzeko eta noizean behingo bezeroa ohiko bihurtzeko. Prozesu horretan lagungarria da erregistratu diren datuak, inkestak etab. erabiltzea. 

  1. Bezero onenak

Fidelak diren bezeroak onenak dira, eta nahitaezkoa da jarraipen bat egitea, beren fideltasuna saritzeaz eta eskaintza pertsonalizatzeaz gain, haiek babesteko eta mimatzeko.

  1. Fidelizazio-programak

Gaur egun enpresa ugarik erabiltzen dituzte fidelizazio-programak, eta estrategiaren bat ezartzeko nahitaezkoa da pertsonalizatuta egotea, hau da, markari, produktuari, prezioari eta abarri bideratuta egotea.

×
×