TXARTELAREKIN ORDAINTZEA 30 EUROTIK AURRERA - Getxo Enpresa

TXARTELAREKIN ORDAINTZEA 30 EUROTIK AURRERA

Ordainketa-zerbitzuen legearen aurreproiektua onetsi da. Horren arabera enpresaburuek eta profesionalek lege horretan arautzen diren ordainketa-moduetako bat eskaini behar diete beren bezeroei esku-diruaren ordez erabiltzeko 30 eurotik gorako transakzioetan. Gainera, bezeroei eskaintzen zaien ordainketa-modu alternatiboaren berri eman behar da lokaleko, establezimenduko edo instalazioetako erraz ikusteko moduko toki batean.

Orain arte bezala, ordainketak kreditu-txartelaz edo zordunketa-txartelaz egin ahal izango dira, baina lege berrian ordainketa-sistema berriak arautzen dira: “ordainketak hasteko zerbitzuak”; horien bidez ordainketa elektronikoak egin daitezke txartela atera gabe.

Orain arte, erosketak linean egiteko aukera eman nahi zuten dendek bitartekaritzat hartu behar zuten ordainketa elektronikoa egiteko zerbitzua hornitzen zuen enpresa bat; gero bitartekaria Visa edo Mastercard moduko enpresa batekin jartzen zen kontaktuan eta horrek kobrantza kargatzen zuen bezeroaren kontu korrontean. Aldiz, lege-aurreproiektu honen onespenaren ondorioz kontsumitzaileak ez du egin beharko besterik dendari ordainketa bere izenean banku-kontu baten bidez egiteko baimena eman baino; beraz, denda eta bankua zuzenean konektatuko dira API (Application Programm Interface) baten bitartez.

×
×