PRODUKTURAREN ARGAZKIA: SALMENTAK BULTZATZEKO TRESNA ERABILGARRIA - Getxo Enpresa

PRODUKTURAREN ARGAZKIA: SALMENTAK BULTZATZEKO TRESNA ERABILGARRIA

Gaur egun tokiko saltoki asko sare sozialen eta webgunearen bidez hurbiltzen dira beren bezeroengana, eta, horregatik, funtsezkoa da produktuen aurkezpen ona egitea, jendearen arreta erakartzeko eta merkataritzako produktu/zerbitzuekiko interesa pizteko.

Horretarako, Getxo Enpresatik hainbat aholku ematen ditugu produktuen argazkirik onenak ateratzeko, ahalik eta emaitzarik onena lortzeko:

Produktuaren argazkia lokaleko publizitate guztiaren piezarik garrantzitsuena da; izan ere, argazki horren bidez bezero izan daitezkeen pertsonek xehetasunez ikus dezakete erosi nahi duten artikulua nolakoa den, eta horrek erosketa azkarrago zehaztea eta saltoki batean edo bestean erosi ala ez erabakitzea lor dezake.

Sekretua argazki hauen sorkuntzan arreta berezia jartzea da, eta dendaren irudira zein estilo egokitzen den hobeto jakitea.

Jarraian, produktuen argazkiak negozioan nabarmentzen lagunduko duten hainbat aholku aurkezten dira:

  • Produktuaren argazkia egiteko argiztapena:

Argiztapenaren garrantzia oso handia da produktuaren argazkigintzan; argiak nola funtzionatzen duen jakinez gero  seguruenik eskura dauden baliabideekin kalitatezko emaitza lortuko da. Gehienetan nahikoa izango da eguzkiaren argia eta papergintzako material batzuk, hala nola kartoi meheak, argia islatzeko edo lausotzeko.

  • Produktuaren argazkiaren atzealdea:

Produktuaren argazkirako atzealdeak funtsezkoak dira argazki bat ateratzeko unean, horiek baitira artikulua nabarmentzea eta irudia harmonizatzea ahalbidetuko dutenak. Hondoko tonu argiek erakutsi nahi den produktua irudian askoz gehiago nabarmenduko dute eta atentzioa emango dute.

  • Objektua zentratu eta enkoadraketa ahalik eta gehien aprobetxatu:

Erakutsi nahi den objektua da protagonista, eta, beraz, merezi du objektu horrek argazkiaren barruan ahalik eta espazio gehien bereganatzea. Horregatik funtsezkoa da enkoadraketa ahalik eta gehien aprobetxatzea eta produktua erdian zentratzea, produktuaren inguruan marjina txiki batzuk bakarrik utziz.

  • Argazkian objektuaren erabilera erakutsi:

Produktu batzuek bultzada behar dute gehiago saltzeko. Hori da jantzita eta soinean eramaten diren produktuen kasua, hala nola arropa, osagarriak, etab. Kasu horietan  jende gehienak ez du bakarrik produktua ikusi nahi, baizik eta nola geratzen den jarrita, horrela berari nola geratuko zaion jakin baitezake. Horregatik, arropa eta osagarriak saldu nahi ditugunean, modeloekin argazkiak egitea da gomendagarriena, produktuak nola geratzen diren ikusteko.

×
×