NOLA APROBETXATU AHALIK ETA GEHIEN INSTRAGRAMEKO "ISTORIO NABARMENAK" - Getxo Enpresa

NOLA APROBETXATU AHALIK ETA GEHIEN INSTRAGRAMEKO “ISTORIO NABARMENAK”

Instagrameko “istorioak” mundu guztiak ezagutzen duen funtzioa da. Eduki horrek 24 orduko iraupena baino ez du, baina orain, erabiltzaileek informazio hori beti eskuragarri izan behar badute, “istorio nabarmenetan” gehi dezakegu.

Instagramen “istorio nabarmenen” funtzioa nahiko berria da, “istorioak” taldekatu eta profilean sailkatzeko aukera ematen duena. “Istorioak” nabarmentzen direnean jarraitzaileen bilaketa- eta erosketa-esperientzia hobetzeko aukerak handitzen dira.

Negozio baten Instagrameko kontuak hainbat arrazoirengatik izan behar ditu “istorio” nabarmenak. “Istorioek” 24 orduko iraupen mugatua dutenez, oso baliagarria da “istorio” hori nahi den aldian ondo ikusteko moduan mantentzeko aukera ematen baitu. Gainera, erabiltzaileek kontutik jasotzen duten lehen inpresioa denez, marketina lantzeko ahalik eta gehien aprobetxatu behar den elementua da. Profilean kokapen pribilegiatua duenez (biografiaren azpian daude), markaren historia kontatzen lagunduko du, publikoarekin konektatu ahal izateko.

“Istorioak” erabiltzen hasi aurretik hainbat alderdi hartu behar dira kontuan. Bakarrik gehitu ahal izango zaizkie “istorio nabarmenei” dagoeneko argitaratuta dauden “istorioak”. “Istorio nabarmen” bakoitzak 100 “istorio” izan ditzake horietako bakoitzean; muga hori gainditu ondoren, gehiago gehitzean, “istorio” zaharrenak ezabatuko dira. Era berean, komeni da profil osoan estetika berari eustea eta marka-irudi koherentea mantentzea. Garrantzitsua da zein “istorio” nabarmenduko ditugun aztertzea, ez baita edozein nabarmendu behar, eta beraz ondo pentsatu behar da zein “istorio” diren profilari balio erantsia eman diezaioketenak.

×
×