LANERA ITZULTZEKO GOMENDIOAK - Getxo Enpresa

LANERA ITZULTZEKO GOMENDIOAK

Opor ondorengo sindromea saihesteko bost aholku.

  1. Antolakuntza: Oporren ondoren lanak pilatuta egoten direnez, lehenengo lanegunean ezinbestekoa da antolatzea eta lanak banatzea, erritmoa modu progresiboan hartzen joateko.
  2. Epe motzerako planifikazioa: Helburuak lortzen joateko, epe motzerako planifikazioa eginda asebeteta sentituko gara helburuak betetzen joan ahala.
  3. Aisialdirako denbora: Denbora librea garrantzitsua da zaletasunak praktikatzeko eta aktibo mantentzeko, eta hala, sormena sustatzen da, autoestimua gehituz.
  4. Lankideekin elkarrizketa informalak izatea: Aldekoa da betiere lankideekin harreman adeitsua eta atsegina izatea, lanean gustura sentitu ahal izateko. Lanetik kanpo batzea zerbait hartzeko edo jardueraren bat egiteko onuragarria izan daiteke harremanak sendotzeko eta elkarbizitza eramangarriagoa egiteko.
  5. Bizitza osasungarria. Aldaketa honi aurre egiteko onena bizitza antolatua eta orekatua mantentzea da: dieta ona jarraitu behar da, egunero gutxienez 8 ordu lo egin behar dira, ariketa fisikoa egin behar da, etab.
×
×