#ESKERRIKASKOZUREJASOTZE PUNTUAEZNAIZELAULERTZEAGATIK KANPAINIA - Getxo Enpresa

#ESKERRIKASKOZUREJASOTZE PUNTUAEZNAIZELAULERTZEAGATIK KANPAINIA

#ESKERRIKASKOZUREJASOTZE PUNTUAEZNAIZELAULERTZEAGATIK kanpainia , elkarteak kolektiboko kide diren establezimenduei gomendatzen die  EZ ONARTZEKO paketeak jasotzea. Hala, baterako erantzuna emango genuke, eta establezimendu bakoitzak bere aldetik eman behar izatea saihestu honako argudioak emanez:

  • Paketea jasotzeko unean, norbera da horren erantzulea auzokidearekiko. Are, zenbait kasutan jasotzen duen pertsonaren sinadura eskatzen da.
  • Bezeroak online merkataritza enpresarekin sinatu zuen kontratua betetzen da paketea entregatzen zaionean erosi duen pertsonari edo ordainketa egiteko uneko identifikazio datuetan azaltzen denari. Beraz, hori ez bada kasua eta zuk aurretik hitzartu ez baduzu, paketea jasotzea irregulartasuna da.
  • Garraiolariak beste une batean berriro saiatzeko betebeharra dauka, edo enpresa hornitzaileari itzultzekoa.
  • Paketea jasotzen duen pertsonak eroslearen datu pertsonalak eskuratzen ditu, horrek dakartzan arriskuekin.
×
×