BIDEOZAINTZA-KAMERAK - Getxo Enpresa

BIDEOZAINTZA-KAMERAK

Negozioetan bideozaintza-kamerak instalatzeari buruzko araudian datu-babesari buruzko legea aplikatzen da; horrenbestez, bideozaintza-kamerak dauzkaten enpresek aipatutako kamerak erabiltzen dituztela adierazten duten informazio-kartelak izan beharko dituzte, bezero guztien bistan.

Kartel horiek homologatuta egon beharko dute eta, gutxienez, enpresako sarrera guztietan jarriko dira (kanpoaldean zein barrualdean); establezimenduaren barruan grabatzen bada, enpresaren barruan ere jarri beharko da nahitaez.

Grabaketei dagokienez, ezin dezakete soinurik hartu, ezta espazio publikoetan grabatu ere. Irudiak hartu ziren xederako erabiltzen diren arte gordeko dira, gehienez ere hilabete batez.

×
×