KONTSUMOA SUSTATZEA/SINERGIAK SORTZEA BAZKIDEEN ARTEAN - Getxo Enpresa

KONTSUMOA SUSTATZEA/SINERGIAK SORTZEA BAZKIDEEN ARTEAN

Elkartea jarduera-azpisektore ezberdinetako kolektiboan dauden enpresekin jarriko da harremanetan, eskaintzen duten jarduera eta beste alderdi batzuk zehatz-mehatz ezagutzeko, eta, bereziki, haien premiak ezagutzeko.

Enpresak elkarrizketatuko dira, eta gai hauek jorratuko dira: ibilbidea; jarduera nagusia eta jarduera osagarriak; sektoreko beste enpresa batzuengandik bereizten dituzten alderdiak; eskarmentua beste enpresa batzuekin lankidetzan; sinergia interesgarriak eta udalerriko beste enpresa batzuetan egiten diren erosketak edo kontsumoa, eta dituzten premiak.

Elkarrizketatzen diren enpresen baimenarekin, haien premiei erantzuteko moduan dauden elkarteko beste establezimendu batzuekin jarriko gara harremanetan, bai eta sinergiak edo lankidetza-harreman profesionalak ezartzeko aukera eman diezaieketen horiekin ere.

Egindako harremanen, erosketen eta kontsumoaren jarraipena egiten du elkarteak, eta gure kolektiboan dauden enpresen arteko sinergiak eta lankidetzak aztertzen ditu.

×
×