ENPRESAREN SUSTAPENA TURISTEN - Getxo Enpresa

ENPRESAREN SUSTAPENA TURISTEN

tarjetas de visita

Bizkaiko 50 bat hoteletako harreran metakrilatozko euskarri bat dute non bezero, turista eta ostatua hartzen dutenek doan hartu ditzaketen zerbitzu honetan parte hartzen duten enpresa guztien txartelak. Horrez gain, tokiko turismoari, kulturari edo kirolari buruzko beste txartel batzuk ere badaude, besteak beste Bizkaiko Zubiarena, Guggenheim museoarena, Arte Ederren museoarena, etab. Erakustoki bakoitzean gehienez ere 30 iragarleren txartelak jarri ahal izango dira

Zerbitzua kontratatzen duten enpresen txartelak aipatutako euskarrian berriz ere jarriko dira behar denean, eta horrela bermatuko da zerbitzua kontratatzen den urtean zehar turistek eta ostatua hartzen dutenek aipatutako txartelak eskuragarri izatea.

Zerbitzuaren barne sartzen da sormenean aditua den pertsona batek gauzatuko duen txartelaren diseinua. Horrela, txartela benetan erakargarria izango da jasotzen duenarentzat. Horrez gain, urtero 20.000 txartel inprimatuko dira kalitate hoberenean (2.000 opari bezala emango dira enpresak nahi dituen bezala erabiltzeko), eta Bizkaiko hoteletan zehar txartelak banatzeko eta berriz ere jartzeko zerbitzua ere kontratatutako zerbitzuaren barne sartzen da.

 

×
×