Gabonetako Loteria - Getxo Enpresa

Gabonetako Loteria

Elkartearen kide den LOTERIA LOS MILLONES administrazioak elkartea osatzen duten antolaketaren eta enpresen eskura jarri du 99.016 loteria-zenbakia Gabonetako zozketarako, abenduaren 22an egiten dena.

20 euroko dezimoa eskuratu nahi baduzu, pasa zaitez Loteria Los Millones administraziotik (Kale Nagusia 8, Areeta. Tel.: 944 63 67 05) abenduaren 15a baino lehen, eta esan loteria-administrazioan zure enpresa elkartearen kide dela edo eskatu adierazitako zenbakia.

 

Zenbaki hori Getxon bakarrik salduko da eta interesa duten enpresek haien bezeroei, langileei eta abarrei eman edo saldu ahal dizkiote. Xede horretarako, Loteria Los Millones administrazioak loteria enpresetan entregatzeko zerbitzua dauka. Zerbitzu hori erabili nahi baduzu, edo horri buruzko informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, jarri harremanetan Loteria Los Millones administrazioarekin).

×
×