Digitalizazio gaietan Akordioa - Getxo Enpresa
Digitalizazio gaietan Akordioa
YAKYAK marketin eta publizitate digitaleko aholkularitza enpresak eta Elkarteak lankidetza akordio bat sinatu dugu, bazkide diren negozioen Interneteko presentzia hobetzen laguntzeko eta ingurune digitaleko hazkundea bultzatzeko, hori gauzatzeko lehentasunezko baldintzak eskainiz.
Aholkularitza digital pertsonalizatuan eta digitalizazio prozesuaren jarraipenean interesatuta dauden bazkideek honako soluzioak izango dituzte eskura:
- Web orriaren sorkuntza eta Interneteko presentzia: web orrien sorkuntza eta garapena, web orrirako eta blogerako edukien sorkuntza eta estrategia, eta markaren identitatearen sorkuntza eta harekin bat datorren diseinu grafikoaren sorkuntza.
- Merkataritza elektronikoaren sorkuntza: merkataritza elektronikoaren garapena, eta edukien sorkuntza eta inplementazioa.
- Sare sozialen kudeaketa: edukien estrategia, sorkuntza eta komunitate kudeatzaile lanak.
- Sareko presentziaren optimizazioa: posizionamendua ziurtatzen duten funtzionalitateak edo zerbitzuak, bezero potentzial gehiagorengana iristea eta webgunera egindako bisiten kopurua handitzea.
- Proiektu digital egokitu baten finkapena: Negozio kudeatzaileetako (Meta, Google…) ezarpenen auditoretza, berrikuspena eta hobekuntza, eta branding publizitate kanpainak programatikan (DSP, Ad verification…).
Akordioa indarrean egongo da 2026. urtean zehar. Akordioa onartu nahi izanez gero, jarri harremanetan Getxo Enpresarekin (E-maila. info@getxoenpresa.com. Tel. 944 30 55 00). Akordioaren baldintzak Elkarteko enpresei bakarrik aplikatuko zaizkie.

Whatsapp
