Digitalizazio gaietan Akordioa - Getxo Enpresa
Digitalizazio gaietan Akordioa
Last Dock publizitate eta sare sozialen agentziak eta Elkarteak lankidetza akordio bat sinatu dugu, bazkide diren negozioen Interneteko presentzia hobetzen laguntzeko eta ingurune digitaleko hazkundea bultzatzeko, hori gauzatzen laguntzeko lehentasunezko baldintzak eskainiz.
Sare sozialen kudeaketan interesatuta dauden bazkideek honako soluzioak izango dituzte eskura:
- Sare sozialen kudeaketa eta estrategia: edukien plangintza, formatu ezberdinetako lanen sorkuntza eta argitaratzea, komunitatearen kudeaketa (mezuak, iruzkinak eta bezeroen arreta) eta sare sozialetako ekintzen koordinazioa.
- Meta-ads kanpainen sorkuntza: interakzio eta konbertsio kanpainen konfigurazioa eta kudeaketa, iragarkien sorkuntza, audientzien segmentazioa, emaitzen jarraipena eta kanpainen optimizazioa.
- Instagram shopping-en sorkuntza: Instagrameko dendaren sorkuntza, argitalpenetan jantziak etiketatzea, merkataritza elektronikoan integratuta, estatistikako datuak eta salmentak handiagotzen laguntzea.
- Edukien grabaketarako laguntza: Last Dockeko taldearen laguntzarekin edukia planifikatu, grabatu eta ekoiztea.
Akordioa indarrean egongo da 2026. urtean zehar. Akordioa onartu nahi izanez gero, jarri harremanetan Getxo Enpresarekin (E-maila. info@getxoenpresa.com. Tel. 944 30 55 00). Akordioaren baldintzak Elkarteko enpresei bakarrik aplikatuko zaizkie.

Whatsapp
