IKUSKAPENAK OGASUNA - Getxo Enpresa

IKUSKAPENAK OGASUNA

Bizkaiko Foru Ogasunak egingo duen ikuskapen-kanpaina berria.

Bizkaiko Foru Ogasuneko Ikuskatzailetza Arloko pertsonalak ikuskapenak egingo ditue hurrengo asteetan ostalaritzako lokaletan, jatetxeetan, dendetan eta zerbitzuen lokaletan. Ikuskatze horien xedea ticketak eta/edo fakturak bezeroei ematen dizkieten egiaztatzea da eta egindako salmentak ezkutatzeko kontabilitate bikoitza duten softwareak dituzten enpresak antzemango dituzte.

Irregulartasunak antzematen badira, zigorrak 600€tik ‘B kaxan’ dagoen negozioaren bolumenaren %20a arte igo daitezke.

Arloa arautzen duen araudiak ezarri duenarekin bat, 1619/2012 Errege Dekretua, azaroaren 30ekoa; horren bidez  fakturazio-betebeharrak arautzeko erregelamendua onartzen da, gogorarazi behar dizuegu jaulkitzen diren eta bezeroei ematen zaizkien ticketetan eta/edo fakturetan honako informazio hau eman behar dela: IFZ, izena edo  sozietatearen izena, fakturaren zenbakia, jaukipen-data, fakturaren data, eman den ondasunaren motaren identifikazioa, Bez mota eta  zenbatekoa guztira.

×
×