HOBETU NEGOZIOAREN KOKAPENA GOOGLEN - Getxo Enpresa

HOBETU NEGOZIOAREN KOKAPENA GOOGLEN

‘Google’ Interneten negozioak aurkitzeko kanalik erabiliena bihurtu da. Hortaz, garrantzitsua da negozioaren fitxa eguneratuta izatea ‘Google My Business’ atalean, horrela, bermatu ahal izateko bezeroek Interneten negozioaren informazio zuzena aurkituko dutela, bai eta Google bilaketako emaitzan kokapen hobea izateko ere.

Negozioaren kokapena hobetzeko, jarraian, honako gomendio hauek egingo dizkizuegu:
Profil on bat sortzea oso garrantzitsua da. Negozioa definitzen duen izen on bat aukeratu, profilerako argazki erakargarri bat jarri, logotipoa, adibidez. Gainera, negozioaren deskribapena urratsik garrantzitsuenetarikoa da. Izan ere, hori izango da «aurkezpen gutuna». Eman negozioari buruzko informazioa: zer egiten den, zer eskaintzen den, zein zerbitzu ematen diren, etab. Horrela, hori agertuko da jendeak behar duena Googlen bilatzen duenean.

Negozioaren deskribapenean, funtsezkoa da datu jakin batzuk zehaztea online kokapen egokia izateko, hala nola:

  • Izena, ez soilik negozioarena, baizik eta lelo bat edo aparteko informazioa, bezeroek negozia hobeto ezagutzeko.
  • Ordutegia.
  • Harremanetarako telefono zenbakia edo helbide elektronikoa.
  • Establezimendu fisikoa izatekotan jarri helbidea. Gainera, webgunean mapa bat ere txertatu daiteke, negozioa errazago aurkitzeko.
  • Webgunea eta sare sozialen helbideak

 

Garrantzitsua da informazioa beti eguneratuta izatea, itxura dinamikoa izan dezan, arreta ematen duten argazkiekin (baina ukitu handirik gabe) eta negozioaren estatistikekin (ibilbidea ikusteko).

Iruzkinak ere garrantzitsuak dira; izan ere, lau eta bost izar artean dauden negozioek bezeroaren konfiantza erakarriko dute. Horiek kudeatu eta gehienei erantzuten saiatu, iruzkin onak zein txarrak izan.

×
×