SAREA: ‘ANIMALIEN LAGUNAK DIREN GETXOKO NEGOZIOAK’

SAREA: ‘ANIMALIEN LAGUNAK DIREN GETXOKO NEGOZIOAK’

2023ko ekainaren 1etik 2024ko abenduaren 31randuaren 31ra

Kontuan izanda Getxon 7.500 txakur inguru daudela alta emanda EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean (AIEO), ‘Animalien Lagunak diren Getxoko Negozioak’ sarea sortu da. Horren bidez, ezagutzera eman nahi da zeintzuk diren bezeroei beren etxeko animaliekin sartzen uzten dieten tokiko saltokiak eta ostalaritza zein zerbitzu negozioak.

Txakurrak BAI– Beren pixa EZ’ lelopean, ekimen hori baliatu da bizikidetza arau jakin batzuk errespetatzeko premiaren inguruan kontzientziatzeko, zehazki, txakurrek establezimenduen kanpoaldean pixa ez egitearen garrantziaren inguruan.

Sareko kide diren negozio bakoitzari bereizgarri bat emango zaio establezimenduaren kanpoaldetik ikusteko moduko leku batean jartzeko, bai eta produktu espezifikoen sorta bat (‘Jardunbide egokien dekalogoa’, edontzia, bezeroei emateko pixa garbitzeko botilak, etab.)

Zabalkunde kanpaina nabarmena egingo da Getxon eta inguruko eskualdeetan, sarea zein sareko negozioak ezagutzera emateko. Besteak beste, mapa interaktibo bat sortuko da, sareko establezimenduak geolokalizatu ahal izateko.

Honako mapa interaktibo honen bidez Sarea osatzen duten Getxoko negozio txikiak kontsulta daitezke:


Zure negozioa sarean sar dadin nahi baduzu, eman izena jarraian dagoen galdetegia batez edo mezu bat bidalita (info@getxoenpresa.com). Mezuan adierazi izen komertziala eta harremanetarako datuak (izen-abizenak eta telefono zenbakia)

ANIMALIEN LAGUN NEGOZIOEN SAREAN IZENA EMATEKO FORMULARIOA: