PRESTAKUNTZA PROIEKTUA SARE SOZIALEN BIDEZ SALTZEN DUTEN NEGOZIOENTZAKO.

PRESTAKUNTZA PROIEKTUA SARE SOZIALEN BIDEZ SALTZEN DUTEN NEGOZIOENTZAKO.

2023ko maiatzaren 19tik uztailaren 31ra

Proiektuan parte hartzen duten establezimenduei saltzeko beste kanal bat eskaintzeko, prestakuntzarekin eta teknologia berriak erabilita, Getxo Enpresak prestakuntza proiektu bat jarri du martxan sare sozialen bidez saltzen duten negozioentzako.

Horretarako, parte hartzen duen establezimendu bakoitzarentzako banakako prestakuntza eskainiko dugu online sal dezaten, 15 eta 20 segundo arteko bideoen bidez. Horrela, establezimendu bakoitzak sare sozialen bidez saldu bahi dituen produktuak eta/edo zerbitzuak zabalduko dira. Prestakuntza teorikoaz gain, funtsean praktikoa eta banakakoa izango da parte hartzaile bakoitzarentzako.

Bideo ekoizle profesionalek, bideoak grabatu eta kalitatezko bideoak egiten irakatsiko diete. Bideoak hainbat formatutakoak izango dira, establezimendu parte-hartzaile bakoitzaren sare sozialetako profilei egokituta. Horrela, establezimendu bakoitzak bere sare sozialetan argitaratu eta zabaldu ahal izango ditu. Gaian adituak hiru ordu inguru emango ditu establezimendu bakoitzean eta, tarte horretan, 8 eta 10 bideo grabatuko ditu negozioak sustatu nahi dituen produktuekin eta/edo zerbitzuekin.

Proiektuan Getxoko merkataritzek, ostalaritzek eta zerbitzuek parte har dezakete.

Proiektuan izena emateko bete jarraian dagoen galdetegia edo bidali mezu bat elkarteari (info@getxoenpresa.com). Berta, adierazi zure enpresaren izena eta harremanetarako datuak, 2023ko ekainaren 2a baino lehen. Ekimenean parte hartzeko plazak mugatuak dira eta izen-emateak hartzen diren dataren ordenaren arabera artatuko ditugu eskuragarri dauden plazak bete arte.

Atxikitzeko formularioa

Atxikitzeko formularioa
reCAPTCHA is required.
×
×