III HOBETU ZURE ONLINE IRUDIA. KALITATEZKO EDUKIA SORTU.
2023ko urriaren 25etik abenduaren 31ra
Proiektuan parte hartzen duten saltokiei kalitate handiko material grafikoa eta bereizgarria emango zaie, norberaren eta Getxoko denda txikien online irudia modernizatu eta berritzeko.
Proiektuak 3 fase ditu:
Enpresa hornitzailearekin negozioaren beharrak zehaztea eta argazki-saioa egiteko xehetasunak adostea.
Banakako argazki-saioa; 10 bat publizitate-irudi aterako dira, merkaturatzen diren produktu edo zerbitzuei buruzkoak, irudi korporatiboei buruzkoak edo jarduera egiten den lokalari buruzkoak.
Hornitzaileak irudiak entregatzea negozio parte-hartzaileari, publizitate-inpaktu handiena dutenak hautatu eta ukitu ondoren, negozio bakoitzak dituen euskarri digitaletan erabiltzeko.
‘ASIER GOMEZ STUDIO’ da zerbitzua ematen duen zentro sortzailea. Aurreko edizioetan parte hartu zuten establezimenduek egindako lanari eman zioten balorazio positiboa kontuan hartuz.
Komunikazio kanpaina bat aurrera eramango dugu offline eta online komunikabideetan, proiektuan parte hartzen duten negozioak eta bisitarien arteko ekimena ezagutarazteko.
Proiektuan txikizkako saltokiek eta zerbitzu-enpresa jakin batzuek parte har dezakete (edertasuna, ile-apaindegiak, garbitegiak eta argazkigintza eta enmarkazioa), eta lehentasuna izango dute proiektuaren aurreko edizioetan izena eman ez zutenek.
×
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar la navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra política de cookiesAceptar