GETXOKO ERAKUSLEIHOEN XXX. LEHIAKETA

GETXOKO ERAKUSLEIHOEN XXX. LEHIAKETA

2020ko urriaren 15etik 2020ko abenduaren 31ra

Getxoko Erakusleiho Lehiaketaren 30. edizioan MERKATARITZA, OSTALARITZA eta ZERBITZU sektoreetako enpresek har dezakete parte. ERAKUSLEIHO FISIKOA enpresak establezimenduaren kanpoaldetik ikus daitezkeen elementuak osaturikoa izango da, produktuak erakusteko lekurik izan edo ez izan; eta ERAKUSLEIHO BIRTUALA, enpresaren web orria edota sare sozialen profilak izanik, erakusleiho hauen jabeak enpresa handiak edo enpresa-kate edo talde bat ez badira eta sare sozialen profilak gutxienez 2 hilabete lehenagoko publikazioak baditu.

Abenduaren 10etik 15era, EPAIMAHAI PROFESIONAL batek aurkezten diren proposamenak ebaluatu eta puntuazioak emango ditu, lehiaketan PARTE HARTZEKO OINARRIETAN jasotako alderdien arabera. Horietan, izena emateko kontuan hartu beharreko alderdi guztiak zehazten dira, baita Epaimahai Profesionalak baloratzen dituenak eta 30. edizioko erakusleiho-lehiaketa honetan parte hartzen duten enpresek lortu beharreko sarien zerrenda ere.

Edizio honetan, mapa interaktibo bat sortuko da, erakusleiho fisikoaren modalitatean agertzen diren erakusleihoetako irudiak eta ikusleen bisita errazteko ibilbideak bilduko dituena.

Beste aldaketa bat da aurten ere opariak zozkatuko direla abenduaren 15a baino lehen beren erakusleiho gogokoenetan hartutako selfieak partekatzen dituzten pertsonen artean. Parte hartu nahi dutenek selfie bat egin beharko dute beren erakusleiho gogokoenetan, facebook (@getxo enpresa) edota twitter-en (@getxo_enpresa) #getxokoerakusleihoen30lehiaketa hashtaga jarriz eta Getxo Enpresa eta parte hartzen duen establezimendua aipatuz.

 

Saritutako erakusleihoak

Kategoriako leiho fisikoak:



		

Kategoriako leiho virtualak

Erakusleiho fisikoako sariak:

Erakusleiho Birtualeko Sariak

Sariak RRSS-ko erakusleiho gogokoetan selfie-ak partekatu dituzten bezeroei:



		

 

 

×
×