GETXO DASTATU

GETXO DASTATU

2025eko ekainaren 16tik abenduaren 31ra

Getxo Dastatu ekitaldi gastronomiko bakar eta esklusiboa da eta Getxoko Udalak laguntzen du diruz. Ekitaldian ospatu egiten dira Getxoko ostalaritzaren eta elikagaien denden aniztasuna, kalitatea eta tradizioa.

Getxo Dastatu ekimenaren bidez gure udalerria gastronomiaren maitale diren topagune bilakatuko da Bizkaian, bisitarientzako. Ibilbide gastronomikoak eskainiko dira, guztiak arduraz diseinatuta, bai eta gastromapa bat ere (inprimatuta zein formatu digitalean), tokiko sukaldaritzako aberastasuna ezagutzea errazteko.

Parte hartzen duten negozioak nabarmenduko dira gastromapan eta beren sukaldeko gomendioak hedatu egingo dira Getxo Enpresaren sare sozialen bidez. Gainera, inaugurazio ibilbideetan parte hartuko dute influencer gastronomikoekin, bai eta auzoko beste herritar batzuekin eta bisitariekin ere.

Gainera, Getxo Dastaturen baitan saltokietan zuzeneko showcooking eta dastaketak egitea aurreikusten da eta horietan interesdunek parte hartu ahal izango dute. Jarduera gastronomikoen programa oso bat, udalerriko gastronomiari eta elikadurari balioa emateko eta aintzatesteko.

Gure gastronomiaren onena nabarmentzeko eta gure udalerrian esperientzia paregabea eskaintzeko diseinatutako ekimen esklusibo honetan parte har dezakete gure elkartearen parte diren edo ez diren Getxoko elikadura-saltokiek eta ostalaritzako negozioek.

Getxo Dastatu ekimenean parte hartu nahi duten negozioek eskaera bidali beharko dute helbide honetara: info@getxoempresa.com. Bertan, honako hauek adierazi beharko dituzte: Izen komertziala, helbidea, harremanetarako pertsona eta bere harremanetarako telefonoa.

Parte hartu nahi dutenek izena emateko epea uztailaren 1ean amaituko da.

 

×
×