ZURE NEGOZIOA KUDEATZEKO TRESNA DIGITALAK - Getxo Enpresa

ZURE NEGOZIOA KUDEATZEKO TRESNA DIGITALAK

Gaur egun asko dira negozioaren kudeaketa erraztu eta erosoago egiteko eskura dauden tresnak. Hori dela eta, garrantzitsuenetan sakonduko dugu. Gainera, doan dira, eta enpresa bat kudeatzea errazago bihurtzen dute. Honako hauek dira:

– Gmail: Hainbat funtzionalitate ditu; esate baterako, Mailtrack. Horrek balio du jakiteko ea hartzaileek jaso edo irakurri duten mezu elektronikoa, eta posta elektronikoko beste kontu batzuk inportatzea ahalbidetzen du, bai eta fitxategiak kudeatzea ere, besteak beste.

– Drive: Zure ordenagailuarekin sinkronizatu daitekeen aplikazioa da, une oro izateko zure dokumentuak eskuratzeko aukera.

– Google Keep: Guztia oroigarrien bidez apuntatuta izateko, aplikazio honek ahalbidetzen du oharrak, ideiak eta abar idaztea, bai eta marraztea, audioak grabatzea eta argazkiak gordetzea ere.

– Mailchimp: Buletin digitalak bidaltzeko tresna da, erabiltzeko erraza eta ahalbidetzen duena zure hartzaileek zure negozioaren inguruko azken albisteen berri izatea.

×
×