ZIURTAGIRI DIGITALETARAKO BABESA - Getxo Enpresa

ZIURTAGIRI DIGITALETARAKO BABESA

Legeak ezarri bezala, enpresa eta autonomo guztiek ziurtagiri digital bat izan behar dute, besteak beste administrazioarekin jartzeko harremanetan. Enpresetako langileek asko erabiltzen dituztenez aipatutako ziurtagiriak, garrantzitsua da horien segurtasuna bermatuko duten tresna informatikoak izatea.

Erreminta horiek zentralizatu egiten dira eta ziurtagiriak kontrolatzen dituzte; hala, amaiera ematen diote horiek barreiatuta erabiltzeagatik enpresek jasan beharreko arriskuari. Horretarako, ziurtagiriak puntu bakarrean egin eta zentralizatzen dituen sareko plataforma bat dago, eta horrek denbora errealean kontrolatzen ditu horien egoera eta egiten den erabilera.

Gainera, tresna horiek alerta sistema bat daukate, eta abisatu egiten du ziurtagiri bat iraungitzear dagoenean. Gainera, ziurtagiriak eta sinadura digitalak blindatzen dituzte hodeian, eta bermatzen dute horiek ez kopiatu eta erreproduzitzea. Hala, edozein gailu mugikorrak erabil daitezke.

×
×