ZER DA GOOGLE ADS? - Getxo Enpresa

ZER DA GOOGLE ADS?

Google Ads linean dagoen publizitate-plataforma sendoa da, eta berari esker, iragarki pertsonalizatuak sor daitezke zure produktuak edo zerbitzuak behar dituzten pertsonei erakartzeko. Etekinik handiena ateratzen ikasi nahi duzu?

Nola sortu kontu bat Google Ads plataforman:

1. Google Ads plataforman kontu bat sortzeko, joan zure ordenagailuko edo telefono mugikorreko Googleren bilatzailera.

2. Google Ads plataformari esker, kontua sortzeko bi modu daude: Modu Adimenduna (lehenetsiz azalduko da) edo Modu Aditua.

a. Modu Adimenduna: Google Ads plataformari esker, neurrira sortuko dituzu iragarkiak linean Google eta         bazkideen sarean eskaintzen duzuna bilatzen duten pertsonekin konektatzeko. Erraz egin daiteke urratsez urratzeko laguntza dela bide.

i. Sartu Google Ads plataforman eta klikatu “Hasi orain”.

ii. Hasi saioa zure Googleko kontuarekin edo sortu une horretan bertan kontua.

iii. Sortu zure lehenengo kanpaina urrats hauek eginez: helburua, enpresaren izena eta webgunea, etab.

iv. Konfiguratu zure fakturazioko datuak.

v. Amaitu kanpaina eta bidali zure kontua konfiguratzen bukatzeko.

vi. Aurreko urrats guztiak egin dituzunean, egun batean baino ez Googlek erantzungo dizu eta zure kontua nahiz kanpaina aktibatuta egongo dira.

 

b. Modu Aditua: Google Ads plataformak linean neurrira egindako iragarkiak sortzeko aukera ematen du zure marketin helburuetara eta hartzaileen nahietara egokitzeko. Oso malgua da, eta konfigurazio-aukerak ematen ditu.

i. Sartu Google Ads plataforman eta klikatu “Hasi orain”.

ii. Hasi saioa zure Googleko kontuarekin edo sortu une horretan bertan kontua.

iii. “Kanpaina berria” orrian klikatu “Aldatu modu aditura” aukeraren gainean. Hemen aukeratu ahal izango duzu zure kontua kanpainarekin edo gabe.

iv. Kanpaina bat sortu nahi baduzu, joan urratsez urrats lehenengo iragarkia egiteko.

v. Kontua bakarrik sortu nahi baduzu, ez, ordea, iragarkia, utzi egin gabe urratsak eta konfiguratu zuzenean zure kontua informazio aipagarriarekin (zure negozioaren informazioa, ordutegia, etab.)

Iragarkiaren adibidea Google Ads plataformarekin

Bannerren bidez egindako publizitatean, zuk irudiak edo bideoak sortzen dituzu, gerora, zenbait webgunetan bistaratzeko, horretarako espazioa baitute. Espazio horiek blogetan, komunikabideetan edo beste web orrialde batzuetan egon ohi dira, baldin eta trafiko garrantzitsua badute edo zure negozioari interesatzen zaion berariazko jendea sartzen bada. Erabiltzaileek banner bat klikatzean, normalean, web korporatibora birbideratzen zaie.

Banner erakargarri bat diseinatzen baduzu eta agertzeko webguneak hartzaileak eta negozioaren kokapena kontuan hartuta arretaz aukeratzen badituzu, bezero berriak erakarri eta berariazko negozioa edo sustapenak aditzera emateko oso eraginkorra izan daiteke.

 

Ondoren, Google Ads plataformaren lehenengo kanpaina gidatuko dugu:

– Hautatu egin nahi duzun inbertsioa: ukitu arkatzaren ikonoan eta ireki “Zure aurrekontua”, hautatu moneta-mota eta, gero, egunean inbertituko den zenbatekoa; azkenik, gorde.

Aukeratu kokagune bat: hemen erabakiko duzu non bistaratu zure iragarkia eta argitalpena aktibatuko duten bilaketa-baldintzak: kokapen geografikoak, sareak eta hitz gakoak.

– Idatzi zure iragarkia eta sortu testua erabiltzaileen arreta lortzeko. Halaber, atal honetan jomugako URLa sartu behar da.

 

×
×