ZENBAT BALIO DU 'GUSTUKO DUT' BATEK SARE SOZIALETAN? - Getxo Enpresa

ZENBAT BALIO DU ‘GUSTUKO DUT’ BATEK SARE SOZIALETAN?

“Gustuko dut” bat eskuratzeko modurik ohikoena (negozioko sare sozialetan jarraitzaile gehiago izateko) “erosleak” baliatzea da, bot delakoak erabiltzen dituztenak, hau da, sare batean zeregin automatizatu espezifikoak eta errepikakorrak egiten dituzten programa informatikoak. Horrela ‘gustuko dut’ kopurua modu artifizialean handitu ahal da Facebook, Instagram, Twitter eta antzeko beste plataformen profiletan eta orrietan. Bi euro ordainduta 2.000 ‘gustuko dut’ edo 500 jarraitzaile eskura daitezke. Baina, benetan beharrezkoa al da hori negozio bateko kontu batean?

Gaur egun Instagram kontu askok modu berriak bilatzen dituzte ‘gustuko dut’ eta jarraitzaileak erosteko, modan daudenaren antza edota ospetsu itxurak egiteko. Baina, benetan, hori kaltegarriak da negozio batentzat, ez baitute negozio horren benetako balioa islatzen, eta, ondorioz, kontua aztertzen dutenean eta estatistikak egiten dituztenean balorazio okerragoa lortzen dute. Onuragarria da soilik, kontua berria denean baina ospetsu itxurak egin nahi direnean.

Beraz, negozio txiki batean jarraitzaileak irabazteko eta kontu baten balioa areagotzeko modurik onena kontu hori aktibatzea da, bezeroekiko elkarreragina handituta, kontuaren balioak benetan gora egin dezan, eta, horrela, negozioaren estatistikak nabarmen handitzea eta hobetzea lortuko da.

×
×