TURISMOA: BEZEROAK - Getxo Enpresa

TURISMOA: BEZEROAK

Turismoak potentzial ekonomiko handia du salmentak areagotzeko, bai merkataritza-sektorean, bai ostalaritzakoan.

Gomendagarria da establezimenduaren kanpoaldetik ikusten den lekuan (erakusleihoan, atean, etab.) arreta hainbat hizkuntzatan ematen dela adierazten duen bereizgarri bat jartzea (benetan hala bada); era berean, ostalaritza-sektoreari dagokionez, turista/bezeroa erosoago sentiaraziko dugu menuen, pintxoen eta abarren karta beste hizkuntza batzuetan eskainiz gero.

Turista askok beste kultura batzuek eskaintzen dutenaz gozatu nahi dute eta, hortaz, baliagarria da beren ohiko bizitokietan eskuragarri ez dituzten produktuak eta/edo esperientziak eskaintzea.

Horrez gain, gure bezero turistentzako zerbitzu osoa eskaintzeko, komeni da negozioan liburuxka txiki bat izatea, non inguruan bereizgarriak diren tokiak deskribatzen diren; bezeroak zure negoziotik pozik irteteko modu paregabea izan daiteke.

×
×