SARE SOZIALAK ERABILI - Getxo Enpresa

SARE SOZIALAK ERABILI

Egun sare sozialen kopuru esanguratsu bat dago eta garrantzitsua da zure negozioa kudeatzeko zein interesatzen zaizun erabiltzea eta zelan erabili. Partekatzen duzun edukia garrantzi handikoa da, zure bezeroei interesatzen zaiena eta harrapatuko dituena delako.  Hauek dira 4 sare sozialik erabilienak:

Facebook: Munduko sare sozialik ezagunena da eta aukera emango dizu zure jarraitzaileekin zuzenean hitz egiteko.

Twitter: Informatuta egoteko aukera ematen dizu, “albistegi txiki” baten modukoa da, nori jarraitu, argitaratutako informazioaz berrelikatuko zara.

Instagram: Produktuak eta/edo zerbitzuak erakusteko erakusleihorik onena da. Zure markari ukitu erakargarri, bakan eta bereizgarriagoa emateko eta irudia hobetu ahal izateko balio du.

Linkedin: Sare sozial hau lanbiderako baino ez da. Interesatzen zaizun arloko beste enpresa batzuen informazioa biltzea ahalbidetzen dizu.

×
×