PROMOZIO ERABILGARRIAK BEZEROAK ERAKARRI ETA FIDELIZATZEKO - Getxo Enpresa

PROMOZIO ERABILGARRIAK BEZEROAK ERAKARRI ETA FIDELIZATZEKO

Txikizkako salmentaren sektorea oso lehiakorra da, eta promozioek zuzenean eragiten dute bezeroen erosketa-erabakietan. Promozioen helburua gehiago saltzetik haratago doa: bezeroak erakarri eta fidelizatu ditzakete. Promozio guztiek ez dute berdin funtzionatzen; izan ere, haien eraginkortasuna bezero-motaren eta negozioaren helburuen araberakoa da.

Funtzionatu ohi duten promozio-motak:

  • Erosi bat, lortu beste bat doan: Promozio-mota horrek bezeroei ondasun edo zerbitzu bat doan edo prezio murriztuan eskaintzen die, beste produktu edo zerbitzu bat prezio osoan erosten dutenean. Erosterakoan dirua aurreztu nahi duten bezeroek horrelako promozio txikizkarietara jotzeko joera dute.
  • Opariak: Prezioa murriztu ordez, balio erantsia gehitzen du promozio horrek. Bezeroek opari txiki bat, lagin bat edo artikulu esklusibo bat jasotzen dute gastu zehatz bat gainditzen dutenean. Hala, marjinak osasuntsuago mantentzen dira, eta bezeroa berezi sentitzen da.
  • Paketeak: Paketeek batez besteko erosketa-saskiaren tamaina handitzen dute; izan ere, bezeroak produktu osagarriak batera erostera bultzatzen dituzte. Bereziki ondo funtzionatzen dute konponbide gisa saltzen direnean: zaintza-kitak, hasierako paketeak edo familia-paketeak. Bezeroak eskaintza bat lortu duela sentitzen du, eta aldi berean inbentario gehiago ateratzen da.
  • Bonuak eta sari-programak: Bezeroei parte hartzen jarraitzeko pizgarri bat eskaintzen diete denboran zehar puntuak metatzen dituzten fidelizazio-programek. Puntu-sistemek bereziki ondo funtzionatzen dute harpidetza-ereduetan edo errepikapen-tasa handiko kategorietan. Horrelako programek bezeroak berriz etortzera bultzatzen dituztenez, saltegi txikizkariek bezero leialak lortzen dituzte.
  • Gizarte-proba: Estrategia ona da etiketen bidez bezeroen arreta erakartzea gehien saltzen diren eta jendearen gustukoenak diren produktuetara. Bezeroak seguruago sentitzen dira beste bezero batzuk produktu berdina aukeratu dutela jakitean.
  • Urtebetetze-eskaintzak: Bezeroaren mugarri edo une bereziei lotutako eskaintza pertsonalizatuek estimulu emozional handiak sortzen dituzte. Urtebetetzeak edo urteurrenak deskontu edo opari esklusiboekin saritzeak bezeroen fidelizazioa eta negozioarekiko duten kidetasuna hobetzen ditu.

Ez dago beti funtzionatzen duen promoziorik. Horregatik, funtsezkoa da negozioaren helburuaren arabera aukeratzea estrategia eta eraginkorrena dena aurkitu arte probak egitea edo, hala badagokio, hainbat promozio erabiltzea.

×
×