PRODUKTUEN KATALOGOA NOLA SORTU CANVA BIDEZ - Getxo Enpresa

PRODUKTUEN KATALOGOA NOLA SORTU CANVA BIDEZ

Canva diseinu tresnen artean osoenetako bat da. Online software bat da eta hainbat txantiloi eta diseinu prefabrikatutan oinarritutako diseinu ugari sortzeko aukera ematen du. Diseinu bakoitza editatu, egokitu eta pertsonalizatu ahal dute erabiltzaileek, haien beharrak asetzeko.

Canva bidez negozioetarako edukiak sor daitezke, hala nola sare sozialetako argitalpenak edo informazio eskuorriak, produktuen katalogoak eta negozio bat ezagutarazteko beste modu paregabe asko.

Alde batetik, produktu/zerbitzu katalogoa sortzeko aukera ematen du. Jarraian azalduko dizuegu hori nola sortu:

Izena emateko, Facebook edo Google kontu bat erabili daiteke. Aplikazioan sartu ondoren, tresnari eman nahi zaion erabilera eta profila hautatu behar dira. Izan ere, eskainiko diren txantiloiak horren araberakoak izango dira. Txantilioiak atalean agertuko dira eskaintzen diren aukera guztiak. Tresnaren atal bakoitzean, aurretik diseinatutako ereduak dituzten txantiloi batzuk jasoko dira; garrantzitsua da norberaren beharretara egokitzen den txantiloi bat aukeratzea eta pertsonalizatzen hastea.

Canva baliabide propioak beste baliabide batzuekin konbinatzeko gai da. Horrela, artxiboen bibliotekara jo eta irudi, ikur eta ilustrazio katalogo amaigabea aurki dezakezu. Baliabide horiek negozio baten grafikoekin ere konbina daitezke. Zerbitzu integrala du eta horrek aukera ematen du eskuorri bat hainbat formatutan (pdf, jpeg, etab.) inprimatzeko (erabiltzeko prest dagoenean) edota bidaltzeko (nahi de tokira).

 

 

×
×