ORDAINKETAK MUGIKORRAREKIN - Getxo Enpresa

ORDAINKETAK MUGIKORRAREKIN

Gaur egun , teknologiaren helburu nagusietako bat eguneroko bizitza errazagoa egitea da. Mugikorra da helburu horretarako gehien erabiltzen den gailua, eta horregatik, ordainketak egiteari dagokionez ez da atzean geratuko.

Gaur egun bezeroek denda batean mugikorreko aplikazioaren bitartez egin ditzakete erosketak, bezeroek dirua edo txartelak eraman behar izan gabe.

NFC izeneko komunikazio motaren bitartez funtzionatzen du. Laburdura horien esanahia Epe motzeko komunikazioa, da, eta gaur egungo ia telefono mugikor guztiek dute komunikazio mota hori. Horregatik, mugikorrarekin ordaindu nahi duen norbaiti kobratzeko behar dugun gauza bakarra  Contactless ordainketei egokitutako ST bat da. Ordainketa mota hori kreditu txartelek ere erabiltzen dute, eta horiek ere funtzionatu egingo dute NFCren konektibitateari esker.

×
×