ONLINE EROSKETA ERRAZAGOAK - Getxo Enpresa

ONLINE EROSKETA ERRAZAGOAK

Gero eta gehiago erosten dugu Internet bidez, eta produktuak nahiz zerbitzuak erosteko bide hori erabiltzen duten pertsonen kopurua gero eta handiagoa da. Jarraian, Europar Batasunaren araudi berria onetsi ostean online erosketetan aplikatu beharko diren neurrietako batzuk aipatzen dizkizugu.

  • EBko edozein herrialdetan bizi diren kontsumitzaileek herrialde egoiliar guztietako webguneen bitartez erosteko eskubidea izango dute.
  • Enpresek entrega-baldintza berberak eskaini beharko dituzte herrialde desberdinetan, baina horrek ez du esan nahi EBko toki guztietara bidalketak egitera behartuta daudenik.
  • Merkatariek ezingo dituzte ordainketa-baldintza desberdinak aplikatu nazionalitateari, bizilekuari, bezeroaren establezimendua dagoen tokiari, ordainketa-kontuaren kokalekuari edo Europar Batasuneko ordainketa-tresnaren emisio tokiari lotutako arrazoiengatik.

 

×
×