NOLA EGIN ZOZKETA BAT INSTAGRAM BIDEZ NEGOZIO BATEKO SALMENTEK ETA JARRAITZAILEEK GORA EGITEKO - Getxo Enpresa

NOLA EGIN ZOZKETA BAT INSTAGRAM BIDEZ NEGOZIO BATEKO SALMENTEK ETA JARRAITZAILEEK GORA EGITEKO

Gaur egun, bezero potentzialak negozioari buruz gehiago jakin dezaten gonbidatzeko Instagram bidez zozketak maiz egitea tresna erraza izan daiteke bezeroak erakartzeko, sare sozialetan elkarreragina sustatzeko eta salmentak hobetzen saiatzeko.

Ondoren, urratsez urrats zehaztuko dugu nola egin zozketa bat Instagram bidez. Gainera, negozioetan zozketak egiteko zenbait ideia proposatuko ditugu, bezeroak erakarri, mantendu eta fidelizatzeko.

  1. urratsa: Sartu Zozketen aplikazioan eta Instagram bidez zozketak egiteko tresna aukeratu

Kontuan sartu ondoren (aplikazioa erabiltzen duzun lehen aldia bada, kontua sortu ondoren), Instagram bidez zozketak egiteko aplikazioa aukeratu behar da. Aplikazioen erlaitza zabaldu eta bertan, ikusiko da.

  1. urratsa: Egin klik KONEKTATU Instagramekin aukeran

Aukeran sakatuta negozioko Instagram kontuan argitaratutako argitalpen guztiak ikusiko dira eta zozketa egin nahi den argitalpena aukeratu ahal izango da, bilaketa egin gabe edota url helbidea kopiatu gabe ere. Horrela egitea gomendatzen da, izan ere, laster, ezin izango da Instagram argitalpenak kargatzeko ezin izango da url bat sartu.

  1. urratsa: Onartu Facebook baimenak eta negozioaren kontua lotu

Instagramekin konektatu aukeran, zozketa egiteko aplikazioa eta kontua lotzeko beharrezkoa den Facebookeko aukera agertuko da. Instagram eta Facebook kontuetako argitalpenak lotzeko baldintzak onartu behar dira, eta zozketa egiteko erabiliko den kontua eta argitalpena kargatu beharko da. Datuen segurtasuna behar bezala babestuta dago eta ez dira erabiliko zozketa bera egiteko ez diren beste helburuetarako.

Instagram kontu bat baino gehiago izanez gero, zozketa egiteko erabiliko dena aukeratu beharko da. Gogoratu: kontua merkataritza profil gisa konfiguratu behar da.

  1. urratsa: Zozketarako argitalpena hautatu

Argitalpenen zerrenda irekitzean, zozketa egiteko erabiliko dena aukeratu behar da, iruzkin guztiak kargatu ahal izateko.

  1. urratsa: Egin klik iruzkinak kargatzeko aukeran

Zozketa egiteko argitalpena hautatu ondoren, dena ondo badago, IRUZKINAK KARGATU botoian klik egin behar da. Akatsik gertatzekotan, ITZULI botoian sakatu eta aurreko urratsetan aldaketak egin ahalko dira.

  1. urratsa: Iragazkiak aplikatu

Urrats horrek irabazlea hautatzea erraztuko du. Iragazkiak aurretik ezarritako oinarrien eta baldintzen arabera konfiguratu behar dira irabazleak irabazteko baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatzeko. Aplikatu nahi den iragazkia hautatu, erabiltzeko oso errazak dira.

  1. urratsa: Egin klik Hasi botoian

Zozketarako beharrezkoak diren iragazkiak hautatu eta berretsi botoian klik egin ondoren, HASI botoia agertuko da. Bertan klik egin beharko da.

  1. urratsa: Irabazlea(k) eta ordezkoak ikusi

Ondoren, irabazleen eta ordezkoen izenak agertuko dira pantailan, aukera hori hautatu bada.

Irabazlea aukeratzeko baldintzak (hala nola argitalpenari “gustuko dut” ematea edo Instagram kontua jarraitzea) ezin izango dira aplikazio horren bidez berretsi. Hortaz, eskuz aztertu beharko dira. Baldintza horiek betetzen ez badira, irabazlea eta ordezkoak aldatzeko dago.

  1. urratsa: Zozketaren emaitza partekatu

Azken urratsa izan arren oso garrantzitsua da. Alaitasunez partekatu zozketaren emaitza sare sozialetan. Bezeroentzako oso garrantzitsua da negozio batek zozketak egitea. Izan ere, bezero berriak eskuratzea lagun dezake eta, aldi berean, bezerorik fidelenak saritzeko aukera bat da.

 

NEGOZIOEK ZOZKETA EGITEKO PROPOSAMENAK:

  1. Negozioaren urteurrena ospazteko
  2. Produktuetako baten goi denboraldia heltzear dagoenean
  3. Katalogoko produktu berriak sustatzea
  4. Hornitzaile edo marka laguntzaileen produktuak ezagutaraztea
  5. Bezeroentzako interesgarria den gai bati buruzko nazioarteko eguna ospatzeko
  6. Publizitate kanpaina bat laguntzeko
  7. Erkidegoarekin elkarrizketa eta feedback bat izateko
  8. Negozioa eraberritu ondoren irekiko dela sustatzek
  9. Astea hasteko
  10. Bezeroen eta jarraitzaileen fideltasuna
  11. Jarraitzaile kopuru zehatz batera iristean
×
×