NEGOZIOAREN GOOGLEKO FITXA OPTIMIZATZEA BERTAKO BEZEROAK ERAKARTZEKO
Askotan, Googleko fitxa da negozioen eta bezero izan daitezkeenen arteko lehen kontaktua. Haien inguruan dagoen negozio baten bila ari badira, agertzen den lehenengo gauza izan ohi da. Fitxa ondo optimizatzen bada, posible da negozioak jasotzen dituen deiak eta bisitak areagotzea, Google Mapseko presentzia hobetzea eta egiaztatutako iritzien bidez konfiantza sortzea.
Profila optimizatzeko trikimailuak:
- Profila sortzea/osatzea:
– Datuak: Ez utzi eremurik bete gabe, norbaitek bilatzen duena izan daiteke. Informazio guztia osatu (adib. ordutegia, telefonoa, helbidea…).
– Kategoria: Negozioa ondo definitzen duen kategoria nagusia aukeratu. Gainera, bederatzi kategoria gehiago jar ditzakezu, eskaintzen dituzun beste zerbitzu eta produktu osagarriak adierazteko. Hala ere, ez da gomendagarria kategoriak gehitzea ez badute garrantzia handirik edo ez badute negozioarekiko harreman zuzenik.
– Deskribapena: Zerbitzu nagusiak, hiria eta eskainitako zerbitzu eta produktuak gehitu. Bertako terminoak erabili modu naturalean (hiria, auzoa, eremua) ingurukoen bilaketetako ikusgarritasuna hobetzeko.
– Argazkiak: Argazkiak jartzeak klik gehiago eta ikusgarritasun handiagoa izaten laguntzen du. Igo hasierako argazkia, logoa, produktuak eta zerbitzuak, ekipoa eta lokala (barrualdea eta kanpoaldea) Bestalde, eguneratu argazkiak aldizka: Googlek aintzat hartzen ditu profil aktiboak.
– Eduki aktiboa: Argitaratu berritasunak, eskaintzak edo ekitaldiak, eta erabili “Maiz egiten diren galderak” apartatua ohiko zalantzak argitzeko. Hala, profila eguneratuta mantenduko duzu eta ikusgarritasuna handituko da.
- Iritziak kudeatzea: Bertako bezeroak besteen iritziez fidatzen dira gehien. Eskatu bezeroei haien iritzia argitaratzeko une egokia denean eta erraztu prozesua (QR kodea jarri lokalean, esteka bidali…). Era berean, erantzun iritzi guztiak, onak zein txarrak; izan profesionala baina gertukoa zure erantzunetan.
- Metrika eta jarraipena: Hilero aztertu estatistikak, hala nola deiak, webguneko klikak edo nola iritsi jakiteko eskaerak. Datuak aztertu eta profila egokitu: argazki gehiago jartzeak, iritzi hobeak jasotzeak edo deskribapen argiagoa idazteak datuak hobetu ditzakete.
Negozioaren fitxa optimizatzea ez da noizean behingo lana, etengabeko prozesua baizik, bertako lehian aurrean jar zaitzakeena izan daiteke.

Whatsapp
