NEGOZIO TXIKIETAN INSTAGRAM ERABILTZEKO AHOLKUAK - Getxo Enpresa

NEGOZIO TXIKIETAN INSTAGRAM ERABILTZEKO AHOLKUAK

  1. Bezeroak ezagutzea

Sare sozialetan estrategia on batekin hasteko komeni da bezeroak ondo ulertzea. Instagram erabiltzen dutenen datu demografikoek plataforma nork erabiltzen duen adierazten dute. Adibidez, 18 eta 34 urte bitarteko erabiltzaileak inoiz baino kopuru handiagoa osatzen dute. Horrek ez du esan nahi, nahitaez, Instagram 18 eta 34 urte bitarteko erabiltzaileek soilik erabiltzen dutenik.

Kontuan izan Instagram erabiltzen hasten zarenean ez duzula jarraitzaile nahikorik izango datu garrantzitsuak lortzeko. Kasu honetan, garrantzitsua da beste sare sozial batzuetako erabiltzaileen datu demografikoak eta bezeroen oinarria aztertzea. Instagram ezin da beti horiekin konparatu baina lagungarria izan daiteke jakiteko norentzako izan daitekeen interesgarria negozioa eta horien arreta nola erakarri daitekeen. Zure jarraitzaileak ezagututa eduki hobea eta Instagrameko deskribapen pertsonalizatuak sortu ahal izango dituzu.

 

  1. Definitu edukiaren konbinazioa

Bezero posibleak identifikatu ondoren, argi izan behar da zer argitaratu nahi den profilean.

Ezinbestekoa da salmentak sustatzen dituzten produktuen eta zerbitzuen edukia partekatzea baina, era berean, garrantzitsua da ere komunitate bat sortuko duen eta bezeroen arteko elkarreragina bultzatuko duen edukia ere argitaratzea.

 

  1. Programatu edukia aldez aurretik

Instagram bidez edukia partekatzeko aukera ugari daude, esaterako argitalpen, reel, stories eta feed post formatuak.

Estrategia bateratu bat sortzeko modurik onena da eduki egutegi baten bidez edukia aplikazioko formatu guztietarako programatzea. Horrek abantaila bat du: zure interesekoa den edukia sortu eta programatu ahal izango duzu jarraitzaileek ikusteko ordutegirik egokienean, nahiz eta lan ordutegitik kanpo izan, asteburuan edota gauerdian.

 

  1. Produktuak etiketatu

Funtsezkoa da, produktuei buruzko edukia Instagram bidez partekatzen denean, etiketatuta egotea, asko errazten baitu pertsonek produktu horiek erostea edota horien inguruan gehiago jakitea. Argitalpen bakoitzean hogei produktu ere etiketatu ahal dira.

Produktuak etiketatzeko argitalpen bat edo Reel bat sortu behar da. Ondoren, argitaratu baino lehen agertzen den azken pantailan, hautatu Produktuak etiketatu aukera. Bertan, argitalpenean nahi diren beste produktu etiketatu ahal dira.

 

  1. Instagram: bezeroari arreta emateko kanala

Entzun, erantzun eta esker onekoa izan, hori da sare sozial guztietan arrakasta lortzeko gakoa. Beste erabiltzaile batzuei jarraitzea komeni da, influencer edo, besterik gabe, beren argitalpenengatik intereseko jarraitzaile direnei. Gainera, beste argitalpen batzuei like ematea eta iruzkinak egitea komeni da. Batez ere, hasieran oso garrantzitsua da negozioak aurrera egitea eta beste kontu batzuk jarraitzea.

Jarraitzaileekin elkarreraginean aritzea oso gomendagarria da, eta ez soilik edukiz hornitzea. Oso garrantzitsua da komunikazioa bi noranzkokoa izatea, hau da, erantzun mezu pribatuei eta bezeroen zerbitzu eskaerei.

 

  1. Etengabe eguneratu Instagrameko profila

Sare sozialak erabiltzen hastean, oso garrantzitsua da etengabe argitaratzea eta profila alde batera ez uztea. Aitzakiek ez dute balio asteetan edukirik ez argitaratzeko, egunero egitea komeni da eta. Denborarik ez baduzu, saiatu programatzen, sortu duzun profila eta zure bezeroak alde batera ez uzteko.

 

  1. Etekinik handiena atera hashtagei.

Hasteko, garrantzitsua da argitalpenetan hashtagak erabiltzea. Oso eraginkorra da interesa duten erabiltzaileek sare sozialean negozioa aurkitzeko. Hashtag orokorrak zein espezifikoagoak erabili behar dira. Orokorrak gako hitz gisa erabil daitezkeenak dira bai eta negozioarekin zerikusia dutenak ere. Halaber, garrantzitsua da modako hashtagak erabiltzea, betiere negozioarekin bat datozenak. Izan ere, horien bidez, denbora laburrean, gehiago zabaldu daiteke edukia.

 

×
×