MARKETING ESTRATEGIAK ENPRESA TXIKIENTZAT - Getxo Enpresa

MARKETING ESTRATEGIAK ENPRESA TXIKIENTZAT

Hona hemen aholku erraz batzuk enpresa txiki batean marketinga bultzatzeko: on line presentzia ona; ezinbestekoa da sare sozialak erabiltzea eta webgune eguneratua edukitzea, publizitatea merke-merke egin ahal izateko. Gainera, on line denda edukitzea osagarri bikaina izan daiteke. Bezeroa fidelizatzen saiatzea, eskaintza esklusiboak egitea eta tratu pertsonalizatua eskaintzea, fidelizazio txartelak edukitzea, erosketengatik puntu-txartelak edukitzea eta abar. Amu-prezioak sartzea. Hau da, produktu gutxi batzuk prezio erakargarrian eskaini. Hori merkataritza-gune handien estrategia da, eta enpresa txikiak ere erabil dezakete. Bezeroaren arreta hobetzea: saia gaitezen ahalik eta gehien bezeroen oniritzia geureganatzen jasotako tratuari esker. Estrategia hau bezeroa fidelizatzearen indargarria da, enpresa txikian funtsezkoa. Zerbitzuaren kalitatea, zerbitzu berriak eskaintzea baloratzea, nahiz eta zerbitzuok kobratu, bezeroak zeure establezimendua aukeratu dezan, adibidez etxeko banaketa. Plus bat eskaintzen saiatu. Erosketak egitera joatean kontsumoa eta aisialdia konbinatzen ditugu. Beraz, entretenimenduko elementuren bat sartzea, adibidez, lehiaketak, dastaketak, zozketak eta abar elementu bereizlea izan daiteke kontsumitzailearentzat zein establezimendutan kontsumitu aukeratzeko orduan.

×
×