MANIKI HOBERENAK AUKERATU - Getxo Enpresa

MANIKI HOBERENAK AUKERATU

Manikiak, establezimendu komertzialen elementu garrantzitsuenetarikoak dira, hori dela eta, hauek aukeratzerakoan, negozioaren baldintzak kontuan hartu behar dira, hau da, markarekin ditugun bezeroekin eta saltzen ditugun produktuekin koherentzia bat izan beharko du. Jarraian, aholku batzuk agertzen dira:

  • Neurri handiko arropa saltzen badugu, ezin dugu 36 taila erabiltzen duen maniki bat jarri.
  • Hainbat estiloko manikiak existitzen dira (retro, elegantea, trendy, etab.), horregatik, saltzen dugun arroparekin koherentzia duen estiloa aukeratu beharko dugu.
  • Kontuan hartu behar da, zelako arroparekin jantziko dugun, izan ere, korrika egiteko jarrera duen maniki bat, kirol arroparekin bat dator.
  • Bestalde, modeloen tamaina eta posizioa kontuan hartu behar da, dendak duen tamainarekin.
  • Garrantzitsua da manikien pisua kontuan hartzea eta desmuntatzeko errazak izatea, arropak jartzeko.
×
×