LANEKO IKUSKAPENAK - Getxo Enpresa

LANEKO IKUSKAPENAK

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Ikuskaritza Arloko langileak lanaldi partzialeko kontratua duten langileen laneko sarrera- eta irteera-orduak kontratuan ezarritakoarekin bat datozela kontrolatzen ari dira, bai eta ordu horiek Gizarte Segurantzan kotizatutako benetako orduekin bat datozen ere.

Lanaldi partzialeko kontratuei lotutako lan ordutegiak betetzen direla frogatzeko, eguneroko fitxaketak aurkeztu behar dira froga moduan, edo bestela, egunero langileak sinatzen duen dokumentu bat, sarrera- eta irteera- orduak adierazten dituena.

Aurreko paragrafoetan azaldutako gaiak betetzen ez badira, enpresarentzako zehapena 6.250 euroko isuna eta langilearen kontratua lanaldi osokoa bihurtzea izan daiteke.

Elkarteak bazkide diren enpresen esku jarriko ditu Excel eta Word formatuetako txantiloiak, araudiak eskatzen dituen alderdi formalak errazago bete ahal izateko. Araudi osoa hemen ikus daiteke: https://www.getxoenpresa.com/eu/bazkideen-arloa/dokuteka/araudia/ 

×
×