LANEKO IKUSKAPENAK - Getxo Enpresa

LANEKO IKUSKAPENAK

Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Arloko langileak ikuskapenak egiten ari dira, lanaldi partzial nahiz lanaldi osoan kontratatutako langileen lan hasierako eta amaierako ordutegiak kontratuetan ezarritakoarekin (hau da, Gizarte Segurantza kotizatzen den ordutegiarekin) bat datozela kontrolatzeko.

Araudia betetzen dela frogatzeko, eguneroko fitxaketak aurkeztu behar dira froga moduan, edo bestela, egunero langileak sinatzen duen dokumentu bat, sarrera- eta irteera- orduak adierazten dituena. Ordutegia ez bada betetzen edo enpresak ezin badu inola ere frogatu araudia betetzen duela, isuna 6.250 eurorainokoa izan daiteke.

Elkarteak bazkide diren enpresen esku jarriko ditu Excel eta Word formatuetako txantiloi erraz batzuk, araudiak eskatzen dituen alderdi formalak errazago bete ahal izateko.

Araudi osoa hemen ikus daiteke: https://www.getxoenpresa.com/eu/bazkideen-arloa/dokuteka/

 

×
×