KONTSUMOAREN ARBITRAJE SISTEMA - Getxo Enpresa

KONTSUMOAREN ARBITRAJE SISTEMA

Kontsumoaren Arbitraje Sistemak kontsumitzaileen eta enpresen arteko gatazkak konpontzea ahalbidetzen du. Horren bitartez, azkar, erraz, eraginkortasunez eta doan konpontzen dira gatazkak, gehienez ere 90 egunetan eta auzitegietara jo barik. Izan ere, arbitraje-organo inpartzialek nahitaez beste beharreko ebazpena ematen dute, epai judizialaren baliokidea dena. Enpresak ez du ezer ordaindu behar atxikitzeagatik, ezta sistema erabiltzeagatik ere.

Kontsumoaren Arbitraje Sistemara atxikita egoteak edo bertan eskainitako zerbitzuak erabiltzeak ez du inolako gasturik eragiten eta hainbat abantaila eskaintzen dizkie enpresei, auzi luze eta garestiak ekiditeaz gain:

  • Kalitate-elementu osagarria ematen die beren produktu eta zerbitzuei.
  • Berme-plusa ematen die kontsumitzaileen erosketei.
  • Bezeroen konfiantza sendotzen du.
  • Prestigioa ematen du eta kontsumitzaileek sistemara atxikitako enpresak nahiago dituzte.
  • Izena eman duten enpresak atxikitako enpresen erroldan agertzen dira eta erraz identifika daitezke Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuaren webgunean.
  • Arbitraje-zerbitzua enpresaren publizitatean sar daiteke.
  • Enpresa sistemara atxikita dagoela adierazten duen bereizgarri ofiziala ematen da.
  • Enpresen arteko lehiakortasuna areagotzen da.

Kontsumoaren Arbitraje Sistemara atxikitako enpresak erraz bereiz daitezke. Enpresa guztiek Kontsumoaren Arbitraje Sistemara atxikita egotearen bereizgarri ofiziala daukate euren establezimenduan edo publizitatean, eta webgunean ere jar dezakete bereizgarria.

Enpresa Kontsumoaren Arbitraje Sistemara atxiki nahi izanez gero, Getxo Enpresan beharrezkoak diren izapideak egiten dizkiegu gure kolektiboko kide diren enpresei.

×
×