INSTAGRAMEN DENDA BAT SORTZEKO BOST URRATSAK - Getxo Enpresa

INSTAGRAMEN DENDA BAT SORTZEKO BOST URRATSAK

Instagramen denda bat edukitzea zure produktuen katalogoa saltzeko aukera emango dizu, artikuluak argazkietan etiketatuz. Zure produktuak berezoei helarazteko modu azkar eta zuzena da.

Bost urratsetan kontatuko dizugu nola sortu ahal duzu zure denda Instagramen.

1.- Bihurtu zure kontua enpresa-kontu batean

Instagrameko dendak enpresa-kontuetara mugatuta daude. Banakako erabiltzaile batek ezin du denda bat sortu, enpresa gisa erregistratu behar da.

Instagrameko profil pertsonala enpresa-profil bihurtzeko, Aukerak menuan sartu behar zara, eta Kontua atalean, “Enpresaren profilera aldatu” aukera hautatu. Harremanetarako datu komertzialak eman beharko dituzu (posta elektronikoa, telefonoa eta helbidea).

Instagramen erosketak konfiguratzeko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Zure enpresak webgune bat izan behar du artikuluak saltzeko eta Instagrameko baldintzak betetzen dituzten produktuak eskaini behar du.
  • Merkatarientzako akordioaren baldintzak eta Instagrameko merkataritza-politikak betetzea.

2.- Profila Facebookekin lotu

Instagramen denda bat sortu arren, ezinbestekoa da Facebooken orrialde bat izatea. Instagramek ez du eskatzen Facebooken denda bat izatea, orri bat behar du Instagrameko profilarekin lotzeko. Zure kontua lotu nahi duzun Facebookeko orriaren administratzailea izan behar zara. Facebooken orririk ez badaukazu, berri bat sor dezakezu.

3.- Produktuen katalogoa kargatu

Bi metodo daude edukia Instagrameko dendako katalogoa kargatzeko. Metodo batek karga zuzena egiten du Facebook Business Manager bidez. Beste metodoak merkataritza elektroniko ziurtatuko plataforma batekin lotzen du katalogoa.

3.1.- Katalogoa sortu

Lehenik eta behin, produktuak kargatzeko katalogoa sortu behar duzu. Prozesua abiarazitakoan, produktuen karga hori eskuzkoa edo automatikoa izan daitekeela egiaztatuko du, eta, horretarako, zenbait baldintza bete beharko ditu.  Katalogoa sortzeko hurrego urratsak jarraitu:

  • Sartu salmenta-administratzailean eta “Hasi” aukeran “Sortu katalogoa” aukera hautatu. Katalogo bat baduzu eta beste bat sortu nahi baduzu, “Gehitu katalogoa” aukera hautatu dezakezu.
  • Aukeratu izango duzun inbentario mota eta, ondoren, aukeratu produktuen informazioa igotzea (eskuz kargatzea) edo bazkideen plataforma batekin konektatzea (ikusi 3.2 puntua).
  • Sortu duzun katalogoa merkataritza-administratzailearen kontuarekin lotu.
  • Emaiozu izen bat eta sor ezazu katalogoa.

Produktuak eskuz kargatu daitezke (produktuen datuak banan-banan sartuz Facebookeko formularioaren bidez) edo automatikoki kargatu daitezke (Facebookeko pixelaren bidez).

3.2.- Katalogoa lotu plataforma batean 

Zure produktuak eskaintzen dituen merkataritza elektronikoko plataforma batekin lan egiten baduzu, bi katalogoak lotu ahal izango dituzu Instagramekin sinkronizatzeko. Lotura horrek, Facebooken zuzenean kargatutako katalogoarekin bezala, produktuak etiketatzeko, Instagrameko dendan saltzeko edo iragarkien administratzailean iragarkiak sortzeko aukera emango dizu,

Lehenik eta behin, egiaztatu behar duzu zure merkataritza elektronikoko plataformak aukera ematen badu katalogoa Facebookekin lotzeko. Elkarreragin hori ahalbidetzen duten plataformak hauek dira: Shopify, BigCommerce, ChannelAdvisor, CommerceHub, Feedonomics, CedCommerce, adMixt, DataCaciques, Quipt, Zentail, Magento, OpenCart eta WooCommerce.

Zure plataforma zerrendan badago, plataformatik egin beharko duzu konexioa. Egiaztatu nola egin behar duzun, denda bakoitza bere integrazio-formatua aldatzen delako.

Zure katalogoa lotuta daukazunean, Facebookeko salmenta-administratzailean aurkituko dituzu datuak, “Katalogoa > Datuen jatorria” atalean sartuta. Administratzaile horretan bertan artikuluak editatu, bi plataformen arteko sinkronizazioak egiaztatu eta produktuekin sor daitezkeen arazoak kudeatu ahal izango ditu.

4.- Erosketa funtzioa Instagramen aktibatu

Katalogoa sortuta, Instagrameko konfigurazioan sartu eta Erosketa funtzioa erregistratzeko unea da. Adierazitako urratsak egin ondoren, zure kontua egiaztatuko da. Kasu horretan, baliteke Instagramek informazio gehiago eskatzea, hala nola web domeinuaren jabea ziurtatzea, etab. Ohiko prozesua da, ordu batzuetatik egun batzuetara eraman dezake.

Zure kontuak erosketa-funtzioa aktibatzen duenean (ikusi aukera hau Konfigurazioa atalean sartuta; bestela, baliozkotze-prozesuan jarraituko duzu edo ez duzu izapidea igaro), zure profila konektatu behar duzu sortutako produktuen katalogoarekin.

5.- Hasi etiketatzen, saltzeko unea da!

Aurreko urrats guztiak egin badituzu, zure argitalpenetan produktuak etiketatzen has zaitezke. Profil pertsonalak etiketatzen duzun bezala, produktuak etiketatzeko aukera izango duzu orain. Hautatu aukera hau, egin klik argazkian eta aukeratu saltzen ari zaren produktua.

Orain saltzen hasi behar dugu. Jarraitzaileak produktuetara sartuko dira argitaratutako argazkien gainean klik eginez. Klik pare batean erosi ahal izango dituzte produktuak. Zure produktuak saltzeko modu desberdin, azkar eta zuzena da.

×
×