LANEKO IKUSKAPENAK - Getxo Enpresa

LANEKO IKUSKAPENAK

Eusko Jaurlaritzaren Ikuskapen Atalak maiatzaren erdialdetik aurrera kontrol kanpaina bat egingo du langileak kontratatuta dituzten enpresek lansaioen erregistroa gauzatzen dutela egiaztatzeko. Erregistro horretan langile bakoitzaren lansaioaren hasierako eta bukaerako orduak zehaztu beharko dira.

Laneko orduak betetzen direla frogatzeko langileak egunero sinatu behar duen dokumentu bat aurkeztu beharko da, sarrera- eta irteera- orduak jasotzen dituena. Araudiaren arabera derrigorrezkoa da 4 urtetako erregistroa gordetzea eta langileentzako, legezko ordezkarientzako eta ikuskatzaileentzako eskuragarri jartzea.

×
×