HOBETU ZURE ENPRESAREN ZIBERSEGURTASUNA - Getxo Enpresa

HOBETU ZURE ENPRESAREN ZIBERSEGURTASUNA

Enpresa batek zibersegurtasuna izatea beharrezkoa da erasoak, birusak edo legez kontrako jarduerak saihesteko. Horretarako, hona hemen zenbait aholku:

1.- Pasahitz zailak:

Pasahitzak lapurtzen dituztenek baliabideak  izaten dituzte, adibidez pasahitzak automatikoki bilatzen dituzten programa automatizatuak, eta horregatik, asmatzeko zaila den pasahitza jartzea garrantzitsua da. Egokia da pasahitzak konbinatutako zenbait karaktere izatea (letra larriak, letra xeheak, zenbakiak, eta abar).

2.- Interneten informazioa ematea saihestea:

Arrisku ohikoa da “enpresaren” bat zurekin harremanetan jartzea mezu elektroniko bitartez informazio konfidentziala eskatzeko, eta kontuan hartu behar da mezua bidali duena ez dela agertuko enpresa errealaren helbide elektronikoarekin, antzeko domeinuarekin edo aldaketa txikiren batekin agertuko delarik.

3.- Antibirusak eta su-hesiak :

Oso garrantzitsua eta beharrezkoa da ekipamendu informatikoetan segurtasun sistema bat ezartzea birusak sartzea saihesteko eta su-hesia izatea ere garrantzitsua da, beste ordenagailu batzuetatik egindako erasoak gelditzeko.

4.- Ez instalatu fabrikatzaile ezezagunen programarik:

Ez deskargatu Internetetik fabrikatzaile ezezagunen ezer, malware arriskutsu bat deskargatzeko arriskua baitago.

×
×